Martxan da Bideokopla Lehiaketa

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak antolatu dute lehiaketa, eta koplak oinarri hartuta, bideo bat sortzea da helburua. Gaia 'euskaraz bizi nahi dut' da, eta proiektuak aurkezteko epea martxoaren 25era bitartekoa da. Hasiera batean, helduen euskalduntzeko eta mintzapraktiketako egitasmoekin bat egiten duten erakundeetan dabiltzanei zuzendurik dago lehiaketa, baina bertsolarien laguntza eskatu ahal izango dute.
Ekimena 17. Korrikarekin batera sortu zen, 'Euskalakari Koplari' izena hartuta. Izandako arrakasta ikusita, Praktikatu AEK-k lekukoa hartu dio Korrikari, eta aurten ere lehiaketa antolatu dute. Hasiera batean, mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzaten taldeei zuzenduriko ekimena bada ere, bertsolariren bati laguntza eskatu ahal izango diote AEK-ren eta Bertsozale Elkartearen arteko hitzarmenari esker.
Taldeak bi lagunetik gorakoak izan behar dute, eta sei koplatik hamahiru kopla bitartekoak izan behar dituzte bideoek. Bideoan euskaraz bizitzeko nahia irudikatu behar dute, eta doinua librea da.
Martxoaren 25a baino lehenago bidali lanak helbide honetara: praktikatuaek@gmail.com
Epaimahaia Bertsozale Elkartea bada ere, norberak bertsorik gustukoenari boza eman ahal izango dio Praktikatu AEK Facebookeko orrialdean.

Parte hartzeko
Martxoaren 25a baino lehenago bidali lanak helbide honetara: praktikatuaek@gmail.com
Botoa emateko