Martxan da bertsolari gazteen Bertsuxurla txapelketa

Martxan da bertsolari gazteen Bertsuxurla txapelketa Bigarren kanporaketa ostiralean jokatuko dute, Lekornen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-bertsolari-gazteen-bertsuxurla-txapelketa/@@download/image/gazteak.png
2023/01/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bigarren kanporaketa ostiralean jokatuko dute, Lekornen.
Martxan da bertsolari gazteen Bertsuxurla txapelketa

Xalbat Alzugarai, Irantzu Idoate eta Leire Casamajou gazteek jarri dute martxan ekimena, Bertsularien Lagunak elkartearen laguntzaz. Ekimenaren helburuak Ipar Euskal Herrian bertsozaletasuna sustatzea, euskarari beste arnasgune bat ematea, eta Euskal Herriko bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea dira.

Euskal Herri osoko 16 eta 22 urte arteko hemezortzi bertsolari gazte arituko dira kantuan, binaka. Urtarrilaren seian jokatu zuten lehen kanporaketa eta Haira Aizpurua eta Eki Mateorena, Irantzu Idoate eta Josu Txoperena, Ekhine Zapiain eta Oihan Perez aritu ziren bertsotan. Mateorena eta Aizpuruak irabazi zuten.

Bigarren kanporaketa Lekorneko Etxebarne ostatuan izango da ostiralean, hilak 13. Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz, Oier Urreizti eta June Aiestaran, eta Maite Sarasola eta Jon Mendiluze bertsolariak izango dira bertan. 

Hirugarren kanporaketa, berriz, urtarrilaren 20an jokatuko da, Izpegiko Bereko Bentan. Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, Ibai Lekuona eta June Diaz arituko dira bertsotan. 

Finala Pausuko Xaia ostatuan egingo da urtarrilaren 27an, eta saio bakoitzeko bikote irabazleak kantatuko du bertan. Saio guztietan Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou ariko dira gai-jartzaile lanetan.