Martxan da Banden Lehia!

Udazkenarekin batera heldu da Azkue Fundazioak antolatzen duen musika lehiaketaren seigarren edizioa. Talde batean jotzen duzu eta egiten duzuena zabaldu nahi duzue? Ibili bizkor eta eman izena urriaren 27a baino lehen!
Euskal musika sustatzeko asmoz jaio zen eta urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa hartu du Azkue Fundazioak, Bilboko Udalarekin, Baga-Biga zigiluarekin eta Last Tour International-ekin batera antolatzen duen Banden Lehia musika lehiaketak.
Aurtengo edizioaren dinamika aurrekoen berdina izango da. Parte hartzeko interesa duen orok Sarearen bitartez aurkeztu daiteke. Publikoak, batetik, Banden Lehiaren webgunearen bitartez botoa eman ahal izango du eta boto gehien jasotzen dituzten bi taldeak izango dira finalistak. Bestalde, gainontzeko biak profesionalek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu. Publikoak Sarearen bitartez bozkatzeko azken eguna urriaren 27a izango du eta lau finalisten izenak urriaren 31n jakinaraziko dituzte.
Sailkatuko diren finalistek azaroaren 28an lehiatuko dute lehen postua Bilborock aretoan, eta Hesian taldearen kontzertua ere izango da final handian. FInalista bakoitzak telefono zenbaki bat izango du eta publikoak eta epaimahaiak telefono horretara dei galduak eginez bozkatu ahal izango dute. Publikoaren deiek %40a balioko dute eta epaimahaiarenak, aldiz, %60a.
Sariari dagokionez, aurtengoa aurreko edizioekin desberdinduko da, irabazleek sari hirukoitza izango duten heinean: 2015ean Bilbao BBK Live eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dutelako batetik, eta hori gutxi balitz, Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoizteko aukera ere izango dute.
Aukera hau galdu nahi ez baduzu animatu eta eman izena bizkor!
1. Sortu zure bandaren profila Bandabeat.com webgunean eta gehitu Banden Lehia 2014 txapelketan aurkeztu nahi dituzun abestiak.
2. Egin klik ‘Banden Lehia 2014 - Parte hartu!’ botoian zure banda Bandenlehia.com webgunean aktibatzeko.
3. Zabaldu zure adiskideen artean eta eskatu zure taldea bozkatzeko laguntza!

Izena eman!