Martxan da artearen hastapenei buruzko ikastaroa, Montehermoson

Martxan da artearen hastapenei buruzko ikastaroa, Montehermoson https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-artearen-hastapenei-buruzko-ikastaroa-montehermoson/@@download/image/eskultura_1_1358159160.jpg
2013/01/13
berria
Martxan da artearen hastapenei buruzko ikastaroa, Montehermoson
Urtarrilaren 29an hasi zen eta martxoaren 21era bitarte, astearte eta ostegunetan ‘Eskultura eta modernitatea (XX. mendea)’ izeneko ikastaroa eskainiko du Paquita Vivesek Gasteizko Muntehermoson. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko.


Arte garaikidearen alor ezezagunekoa dena, eskultura, barren barrenetik lantzeko aukera eskainiko du Eskultura eta modernitatea ikastaroak. XIX. mendearen amaieratik eskulturaren alorrak jasandako aldaketak eta bilakaera izango dituzte hizpide Montehermoso kulturunean.

Izan ere, aurreko mendean hasi eta XX.ean bereziki, hainbat artista berritzailek abiatutako abangoardia eta esperimentazio mugimenduen bitartez, egungo eskulturgintzaren oinarriak ezarri ziren. Ikaragarrizko iraultza izan zen hura, espresuki aztertzea merezi duena.

Ikastaroa
Horretarako, urtarrilaren 29an hasi zen eta martxoaren 21a bitarte, astearte eta ostegunero, iluntzeko 19:30etatik 21:00ak arte, Eskultura eta modernitatea (XX. mendea) ikastaroa eskaintzen dute Montehermoson.

Paquita Vivesek ematen ditu eskolak, eta interesa duen edonork har dezake parte.