Martxan da Argentinako Euskal Etxeen Sarea sortzeko proiektua

Martxan da Argentinako Euskal Etxeen Sarea sortzeko proiektua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-argentinako-euskal-etxeen-sarea-sortzeko-proiektua/@@download/image/201110119993Feva.JPG
2012/12/13
berria
Argentinako euskal etxeen sareari etekinik hoberena ateratzeko Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak, FEVAk, 'bidaiariak hartzeko euskal sarea' martxan jartzeko proiektua proposatu du.



Ikasleentzat pentsatutako proiektu gisa sortu zen, ikasketak bukatuta hiri handietara bidaiatzen duten gazteentzat pentsatua, hain zuzen ere, eta denborarekin ideia zabaldu egin da eta eskaintza ikasketak ez ezik, hiri handietara bidaiatu behar duen edonork Euskal Etxeetan tartea edukitzea proposatzen du FEVAk.
Euskal Etxe guztien baiezteapenarekin egingarria izango da proiektua, eta interesatuek bere datuak, eta jatorrizko herriaren euskal etxearekin duen harremanaren inguruko informazioa soilik eman beharko dizkio Argentinako euskal etxeei.
Aldez aurretik, euskal etxe guztiak adostasunera iritsi beharko dira proiektua aurrera eraman ahal izateko.