Martin Luther King, azkenean

Martin Luther King, azkenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martin-luther-king-azkenean/@@download/image/martin_luther_k_1382623686.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Komunitate afroamerikarraren liderrari buruzko superekoizpenik egingo ote da? Paul Greengrassek (Bloody Sunday, 2002) esku artean zuen Memphis bertan behera geratu da, eta Lee Danielsek (Precious, 2009) zuzendu behar zuen Selma, katxe gutxiagoko Ava DuVernayren eskuetan utzi dute, aurrekontua txikituz. Azken berrien arabera baina, Steven Spielbergek bere garaian alboratutako proiektua berreskuratu, eta Oliver Stone zuzendari izango duen filma ekoitziko du. Eta adi, Jamie Foxx izango da King doktorea!