Martin Kitto: "Ez nuke nahi nire ipurdi mazelen irudiak Urkulluren mobilera iristerik"

Martin Kitto: "Ez nuke nahi nire ipurdi mazelen irudiak Urkulluren mobilera iristerik" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martin-kitto-quotez-nuke-nahi-nire-ipurdi-mazelen-irudiak-urkulluren-mobilera-iristerikquot/@@download/image/sexumaton_marti_1479984995.jpg
2016/11/22
erreportajea
Martin Kitto: "Ez nuke nahi nire ipurdi mazelen irudiak Urkulluren mobilera iristerik"
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko errepublika. Bertan Martin Kitto tximua bizi da; mingain zorrotza du primate bihurri honek, eta Oiartzun Irratian, Euskal Irratian, Info7n zein Barretartian ibiltzen da berriketan. Twitterren idazten ere badaki simio jakintsu honek. Baina aurkitu ote du Tarzanik oihanean?

Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Tarzanen edozein film. Tximinoen mito erotikoa Tarzan da: altua, gihartsua eta gerripeko estu-estu horrekin… Ummmmm!

Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
Gaueko hamaiketan. Ondo gogoratzen naiz, Kanariar uharteetan hamarrak zirelako.

Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?

Ez. Kaxianok esan zidan halako zitak arriskutsuak zirela.

Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?

Nik ez dut inoiz aitortzen tximinoa naizela, baina berehala igartzen zait.

Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?

Begiratzen dudan lehenengoa da niretzat bananarik ba ote dakarren. Gose handia pasatzen dugu oihanean, eta banana jatea da garrantzitsuena.

Inoiz eman al dizute kalabazarik?

Behin Astigarragako baserritar batekin ligatzen ari nintzela, baratzera eraman ninduen eta kalabaza bat oparitu zidan. Metaforak oso gustuko zituen.

Noizbait erabili al dituzu zure Twitter eta blogger dohainak ligatzeko?

Behin hau idatzi nuen: "Harategian nago. Oilaskopetxugagarren zenbakia dut, eta 69a eskatu diot harakinari. Biharko geratu gara. #mikroipuina" Benetako gertaera batean oinarrituta dago...

Idatzi dizuten txiorik beroena?
#ArratsaldeanEuriaEgingoDuenezZergatikEzZaraEtxeraEtortzenTxortanEgitera traola sortu nuen, eta zenbait mezu jaso nituen...



Nola ligatuko zenuke 140 karakteretan?

"Txio bat idatzi nahi dut, eta beti trabatzen naiz 69. karakterean. Lagunduko? Zure etxean edo nirean?"

Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Beti esaten diet larrua jotzen oso txarra naizela. Ez diet egia esaten: oso-oso txarra naiz.

Sextinga probatu al dezu noizbait?

Ez. Ez nuke nahi nire ipurdi mazelen irudiak Urkulluren mobilera iristerik. Jaurlaritzaren egonkortasun politikoa kolokan jarriko nuke.

Zein da zure fantasiarik zoroena?

Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin menage a trois bat egitea, eta horren ondoren eurek baino bertso hobea botatzea.

Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Beti pentsatu izan dut traineru batean egitea izugarria izango dela. Aupa Orio!