Marti eta Marabillak 'Ttipi-Ttapa' haurrentzako liburua kaleratu dute

Marti eta Marabillak 'Ttipi-Ttapa' haurrentzako liburua kaleratu dute Familiaren garrantzia eta autoestimua landu daitezke ipuinaren bidez, eta haurrek euren bizipenak edota iritziak partekatzeko bide ere ematen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marti-eta-marabillak-ttipi-ttapa-haurrentzako-liburua-kaleratu-dute/@@download/image/tipi tapa portada.jpg
2021/12/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Familiaren garrantzia eta autoestimua landu daitezke ipuinaren bidez, eta haurrek euren bizipenak edota iritziak partekatzeko bide ere ematen du.
Marti eta Marabillak 'Ttipi-Ttapa' haurrentzako liburua kaleratu dute

Nerea Martija Apraiz "Marti” idazleak eta Nahia Iglesias Pamparacuatro “Marrabilla” ilustratzaileak Ttipi-Ttapa euren lehen liburua argitaratu dute eta haurrentzat dago zuzendua. "Bidean topatu ahal ditugun oztopo eta beldurrei aurre egiteko deia" egiten du liburu honek. Ume baten ausardia abiapuntutzat hartuz, familiaren garrantzia eta autoestimua lantzen dira ipuin honen bidez. 

Letra larriz idatzitako liburu hau hiru urtetik aurrerakoei zuzendua dago. Gainera, liburuan zehar hainbat galdera edota proposamen agertzen dira umeei helarazteko eta, horrela, umeen bizipenak edota iritziak partekatzeko aukera ematen du. Liburua Taupaka Elkartearen webgunean eskura daiteke. 

Nerea Martija Apraizek, Pedagogia eta Magisteritzako Lehen Hezkuntza ikasi zituen. Santanderren Hezkuntza Emozionala, Soziala eta Sormena Graduondoa burutu zuen. 2013an Bilboko Santutxuko plazan pailazo lanetan aritu zen eta, esperientzia horrekin liluraturik, handik gutxira Sudurkeriak eta Puski eta Txurruski taldeetako kide bilakatu zen. Irakasle eta ipuin kontalari jardunetan dabil aspaldian. 

Nahia Iglesias Pamparacuatrok, Arkitektura teknikoaren munduan burutu zituen ikasketak, plano eta kalkuluak pintzel eta akuarelekin partekatuz. 2016ko udazkenean  Amerikar kontinentean bidaiatu zuen eta horrela jaio zen Marrabilla proiektua; bidaian, marraren bila, Marrabilla. Akuarela nagusitzen da Marrabillaren lanetan, tinta, grafitoa, koloretako arkatz eta bestelako teknikekin konbinatuz.