Marta Matzir: "Gobernuen paternalismoaren atzean gu menpean mantentzeko interesa ezkutatzen da"

Marta Matzirrek lehenengo aldia du Euskal Herrian eta Kikab urte beteko semea berarekin ekarri du, bularra ematen dion artean ez baitu bere altzotik aldendu nahi. Kontatu ziotena baino alaiagoak omen gara euskaldunak, "kantari hitz egiten duzue", dio. Guatemalatik dator, Maia etniakoa da; Kaq'chikel taldekoa, Guatemalako bigarren handiena. Uk'u'x Be bidearen espiritua edo bihotza elkarteko ordezkari gisa etorri da, euren proiektu politikoaren alde egiten duten lanaren berri ematera.
Mugarik Gabe erakundeak Donostiako Egia auzoan duen egoitzan zain dut Marta. Kolore biziak daramatza soinean eta Kikab txikia du tititik amaren esnea edan eta edan. Haurrarekin hirian barna ibiltzeak ikara ematen diola aitortu dit. Barruko gela bateko lasaitasunera pasatu gara, hortaz. Hizkera goxo eta leuna du, baina irmoki mintzatzen da; ahoskatzen dituen berbek bere hile beltzak eta begirada ilunak bezainbesteko indarra dute eta. Apokalipto filma gorroto duela kontatu dit halako batean, maien izana desitxuratu duelako. Avatar gogoko du, ordea: "Guk ere ilea luzatzen uzten dugu, naturarekin batzen gaituen lokarria delako".
2012ak munduaren amaiera dakarrela omen dio maien egutegiak
Ez, ez da halakorik barrez. 2012a inflexio puntu bat izango dela ulertzen dugu guk, aro bat agortu eta beste bat abiatuko dela. Badirudi batzuk ikaratu egin direla. Gure txanda iritsi dela pentsatzeak izutzen ditu, orain arte zapaldutako herriak altxatuko garela pentsatzeak izutzen ditu.
Esaidazu, zer egiten du Uk'u'x B'e elkarteak?
Gaur egun 300 bat gazterekin egiten dugu lan modu iraunkorrean [gaztaroa seme-alabak edukitzearekin batera amaitzen da Kaq'chiquel taldekoetzat; Martak 31 urte ditu eta bi ume], baita haur eta helduekin ere. Gure identitateari loturiko prozesuak indartzen ditugu, maia herriaren ezagutzak suspertuz eta gure proiektu politikoa babestuko duten lidergo ahotsak sendotuz. Komunikazio taldean aritzen naiz ni; irrati alternatiboak, gazteei zuzenduriko aldizkariak eta telebista saioak lantzen. Esperientzia hauek guztiak Mexiko, Txile, Ekuador eta Peruko gazte taldeekin konpartitzen ditugu gainera.
Zein da, ba, gazte indigenen errealitatea zure herrian?
Gazteok zailtasun handiak ditugu askok matxino eta erreboltari gisa ikusten gaituztelako oraindik, gizartetik at jokatuko bagenu bezala, mugak errespetatu gabe. Gazteriaren papera estigmatizatu egiten da, alegia. Oso gogoan izan behar dugu 36 urte iraun zuen gerra baten ondorio garela, 1996an amaitu zena. Indarkeriaz beteriko urte bortitz haietan jaio ginen guztiok xurgatu dugu, nolabait esatearren, gure herriaren aurkako errepresio hura. Arrazismoa pairatu dugu oso gertutik eta, hain zuzen ere horrexegatik, gure ekimenaren parte bat gazteriaren beste aurpegia ikustaraztera bideratzen dugu, beti ere gure identitatearekiko erresistentziari eutsiz. [1954an CIAk estatu kolpe bat prestatu eta gauzatu zuen Ameriketako Estatu Batuen interesei men egingo zien gobernua ezartzeko Guatemalan. MLN alderdi haren inguruan bildutakoek dinamika errepresibo arrazista basatia abiatu eta 200.000 hildako utzi zituzten, horietatik %83 maia etniakoak. Gobernu autokratikoaren aurkako altxamenduarekin batera egin zuen eztanda, 1960an, Guatemalako Gerra Zibilak].
Asko duzue aldarrikatzeko
Lehenik eta behin, milaka urtetako historia errebindikatzen dugu, jakintza handia eman diguna. Bestetik, gure mundu ikuskera eta identitatea babestu nahi ditugu, milaka urteko maia kulturaren produktu baikara. Kontuan izan, gainera, aipatu ezagutza hori ez dela Guatemalan geratu, urtetan ekarpen handia egin baitiogu munduari hori ere aldarrikatzen dugu: hulearen eta artoaren maia emakumeek sortutako landarea ekoizpena adibidez, kautxua eta kakaoa ere bai orain mundu zabalean edozeinek har dezake txokolate taza bat, ezta? Maia da, baita ere, existitzen den egutegi zehatzenetako bat, zeroaren asmakuntza ere gure kulturari zor diogu
Zure kasuan: indigena eta, gainera, emakume. Zer ondorio dakar identitate bikoitz horrek?
Lan handia dakar, eta erronka handiak. Bazterkeria hirukoitza sufritzen dugula esaten dugu guk. Hasteko, emakume izate hutsagatik diskriminatzen gaituzte, bigarren mailakoak omen garelako gizonen alboan. Bigarrenik, pobre izateagatik; txirotzeak, txirotasuna ez baita berezkoa, bihurtu gaitu diskriminazio objektu. Eta, hirugarrenik, emakume mestizoengandik ere jasotzen dugu bazterkeria. Estatuak, gainera, distantzia hau areagotu egiten du beti eta edozein testuingurutan emakume mestizoa saritzen duelako: lan kontratuetan, hezkuntzan, justizian Maia emakume askok horregatik egiten diote uko bere identitateari, eta beste bideren bat aukeratzen dute.
Zein?
Batez ere nerabezaroan, 10 eta 15 urte artean izaten da dilema garai hori, gaztea bere izaera determinatzen ari denean. Askok, nahiz eta gurasoengandik jantzi tradizionala eta maia hizkuntza jaso, nahiago dute halakoak alboratu eta jeansak jantzita gazteleraz hitz egitea. Zenbait kasutan, urteak pasatuta, gertatu ohi da gogoeta egin eta komunitatera, hizkuntzara bueltatzea. Honetan, modak eraso handia dira guretzat. Gazteei zuzenduriko aldizkarietan, adibidez, ez da sekula gutako bat ageri, ez eta maia jantzi tradizionalik. Argazkietarako modelo mestizoak aukeratzen dituzte beti, modekin eta kanonekin bat datozelako noski. Gu, maiak, Guatemalako gehiengoa gara %75 eta, beraz, errealitatea ezkutatzen ari dira. Egitekotan, karikaturizatuta irudikatzen gaituzte beti, batez ere emakumeok: beti gizen eta ilea nahastuta, zikin antzean. Baina, jakina, gu ez gara halakoak. Gure herria ere arduratsua eta apaina da.
Zuen borroka lanabesak?
Zalantzarik gabe, formazioa. Maia hizkuntza, historia eta edukiak barneratu ordez, ehunka eta ehunka urte daramatzagu txikitatik Espainiaren historia eta Cristobal Colonen bidaiak ikasten. Hezkuntza erreformatu nahi dugu, eta lortu dugu hein batean, dagoeneko badirelako hainbat eskola gure hizkuntza eta jakituriak transmititzeaz arduratzen direnak. Zentzu horretan, ahalik eta gehien irakurtzera eta idaztera motibatzen dugu gure gazteria, urtetako analfabetismoak eragotzi digulako geure historia idaztea. Justizia arloan ere ari gara urratsak egiten. Makina bat abokatu maia hasi da orain, adibidez, arrazismo kasuak eramaten, eta Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunak genozidio auzi bati heldu dio komunitate pila bat masakratu zituen jeneral baten aurka.
Horrek guztiak oihartzuna izan dezala bermatu behar da
Jakina. Difusioaren aldeko apustua egin dugu, edukiak eta hedabideak birsortu nahi ditugu, eta gure estigmari buelta emango dioten irrati eta aldizkari alternatiboak sustatu. Ez dugu gure burua besteen gainetik ikusi nahi, pareko besterik ez. Pentsa, Guatemalako egunkari garrantzitsuenetan, irudiren batean maia bat ageri bada, 'laboraria' edo 'jornalaria' oina jarri ohi diote, argazkikoa unibertsitatean ikasitakoa bada ere. Hori da aitortzen diguten kategoria, eta ez dira hortik ateratzen. Haurrekin lengoaia psikografikoa lantzen ari gara horri aurre egiteko eta geure buruaz dugun irudia birdefinitzeko. Lehen esan dizudan moduan, zikin eta gizen irudikatzen gaituzten horiei bestelako irudi txukun eta errealistagoekin erantzuten diegu.
Hedabideak laugarren boterea.
Bai, gainera orain nabari da Estatua saiakera berezia egiten ari dela maiak eta mestizoak batuko dituen identitate nazional artifizial bat sortzeko. Denak 'txapinak' guatemalarrak garela diote hedabideek, behin eta berriz errepikatzen dute termino bera, barruraino sartu eta gizartean ongi errotu dadin. Txapin izaera inposatu nahi digute maia eta mestizo identitateak baztertuta. Beldurra diote guk gure sustraiei heltzeari.
Mexikon eta Kolonbian ohikoa da agintariek borroka sozial oro narkotrafikoaren aitzakiarekin kriminalizatzea. Halakorik gertatzen al da zuenean ere?
Droga kontuekin ez, baina Guatemalan 'marero' edo 'pandillero' gisa kriminalizatzen dute gure gazteria, gaizkileak balira bezala. Esate baterako, 19 urteko buruzagi maia bat hil dute orain gutxi eta prentsan "marero bat eraila" titularra irakurtzen ahal zen. Argazkian pandilla-tatuaje eta guzti ageri zen gainera, erail ostean egin zizkioten benetako 'marero' itxura eduki zezan. Badakite gazteak aldaketarako prest gatozela eta arriskatzeko prest gaudela, horregatik antolatzen dituzte halako fartsak. Gure borroka deslegitimatzeko erabiltzen duten beste aterkia terrorismoa da, gure preso politikoak ustezko terrorismo delituak leporatuta daude kartzelan. Ez gara inoiz halakorik izan, baina hala agerrarazten gaituzte.
Bestalde, maiz kritikatu ohi da Mendebaldearen aldetiko paternalismoa.
Niri ere hala dela iruditzen zait, nahiz eta garrantzitsua den kooperazio mota ezberdinak bereiztea. Dena dela, egia da agentzia askok jarrera asistentzialista dutela eta dena oparitzen dutela. Guk esperientzia izan dugu, adibidez, Intervidarekin, eta hauek bai komunitateko gazteei eta umeei dena ematearekin tematuta daude. Ez dute, ordea, inongo programarik martxan jartzen gure gaitasunak sustatzeko, gure potentzialtasuna garatzeko edota kudeaketan trebatzeko. Horren atzean, jakina, interesak daude, zeharo menpeko izan gaitezen nahi baitute batzuek. Estatuak, esaterako, dio bere obligazioa dela komunitate indigenak materialki hornitzea. Baina guk ez dugu ezer nahi Estatu horrengandik, zapatak gainetik kentzea eta eskuak askatzea besterik ez; lotuta gaituzte eta. Behin eta berriz aldarrikatu dugu gure herria gai dela bere kabuz garatu eta bizitzeko.
[Kikabi fardela aldatu behar diola-eta, elkarrizketa eteteko eskatu dit. Bide batez, parentesia paisaiaz aldatzeko probestu dezakegula proposatu diot, argazkiak egiteko atseginagoa eta argiagoa den norabait joango gara: Gladiseneara. Semea hartu du besotan emeki, baina zuhur; lehenago ere esan dit Kikab txikiarekin hirian zehar ibiltzeak arduratzen duela. Eguzkiak epeltzen duen banku bat aukeratu dugu].
Zer falta zaigu guri, zertan zarete zuek aberatsak?
Amalurraz dugun kontzepzioak aberasten gaitu; bizitza ematen diguten ondasun guztiez egiten dugun defentsak: ura, airea guretzako ezinbestekoak dira, izaki oro horiei esker bizi dela sinesten dugu. Hemen, aldiz, ustiaketa mugagabea gailentzen da, diruaren kultura nagusitu da. Bigarrenik, komunitatearen baitako balore eta printzipioek ere zuengandik desberdintzen gaituztela pentsatzen dut. Gurean, ume bat haz dadin adibidez, komunitate osoa da ezinbestekoa: gurasoak noski, baina baita bizilagunak eta mundura etortzen lagundu zion emagina ere azken honek hurbileko jarraipena egingo dio bere lehenengo urteetan zehar. Zaharrak ere ikaragarri garrantzitsuak dira gure herrietan, jakituria pilatzen dutelako eta berau belaunaldi berriengana helarazten dutelako. Hemen, ordea, adinduak ez du ezertarako balio, ez da produktiboa eta zaharren egoitzara bidaltzen da.
Gu ere jabetzen gara gure miseriez, ez pentsa
Afera da hemengoa sistema indibidualista dela, eta hangoa komunitarioa edo familiarra. Arazoren bat suertatzen denean talde-komunikazioa, elkarrizketa da konponbide bila urratzen dugun lehenengo bidea. Eseri eta hitz egin. Hau agortuko balitz, orduan bai jotzen dugu zigorretara edo halakoetara. Nerabe bat problematiko samar datorrela ikusten badugu, komunitateak esku hartu eta denon artean okertutako zuhaitza tentetzen saiatzen gara. Gainera, gure nerabeek ere badakite beren jarrerek eragin zuzena dutela familiengan, begirunea zor dietela eta horren arabera jokatzen dute. Ez dakit nola dauden gauzak zuenean
asko dugu ikasteko, dudarik gabe. Hala ere, eta miseriak miseria, atsegina izan al da egonaldia Euskal Herrian?
Bai noski, oso atsegina. Janaria izugarri ona da barrez. Etorri aurretik jakinaren gainean nengoen eta, bai, goxo-goxoa da hemen prestatzen duzuen guztia. Hizkuntzaz ere banekien zer edo zer, orain entzun egin dut eta asko gustatu zait, kantari hitz egiten duzuela ematen du. Hemengo jendea serioa dela esan zidaten, baina nik oso irribarretsu ikusten zaituztet denak! Agian umearengatik izango da [Egia esateko, aurpegira begiratze hutsarekin irribarrea ateratzen dizuten horietako da Kikab. Maitagarria. Haur guztiak dira halakoxeak, ezta?] Gainera maia herriarekiko identifikazio handia sumatzen dut, gure herria ere, zeuena bezalaxe, zapaldua izan delako.