Marshall uharteetako batzuk desagertzeko zorian

Marshall uharteetako batzuk desagertzeko zorian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marshall-uharteetako-batzuk-desagertzeko-zorian/@@download/image/2011149333MARSHALL_island.jpg
2012/12/13
berria
Marshall uharteak Pazifiko itsasoan daude. Irla horietan 61.000 lagun bizi dira eta  oso kezkatuta daude, urte gutxiren buruan, berotegi efektuagatik, itsasoak jan egin baititzake 30 uharteetako batzuk. Hori hala gertatuz gero, ez dakite nazioa izaten jarraituko luketen. "Nazio askotan banaketak izan dira, Jugoslavian kasu, baina ez dago fisikoki desagertu den herrialderik", diote irletako agintariek, kezkati. Jakin nahi dute, era berean, noren esku geratuko liratekeen arrantza egiteko eskubideak; atuna arrantzatzeko beste herrialde batzuei emandako baimenak baitituzte diru iturri. Orain arte, duda asko eta erantzun gutxi.