Marrazo lapurra

New York hiriko poliziak hogeita hamar urteko gizonezko bat atxilotu du
marrazo txiki bat lapurtu izana leporatuta! Salaketaren arabera, tipoa maskotak saltzen dituzten denda batera sartu zen, marrazoa jaka azpian gorde eta, disimulu handiz, alde egin zuen. Baina ez hori bakarrik. Egun batzuk geroago, Aquarium batera sartu eta aurrez lapurtutako kreditu txartel batekin aingira bat erosten saiatu zen. Ene
hainbeste komeria arrain zopa bat egiteko!