Marketina eta komunikazioa interesatzen zaizkizu? Hemen da Euskarabildua
Euskarabilduaren VI. edizioa egingo dute ostegun honetan, hilaren 26an, 09:00etatik 14:00etara. Bertan, teknologia aurreratuak, marketina eta komunikazio esparruak izango dituzte hizpide. “Urtez urte hasten ari den errealitate honen ezaugarriak zein diren eta euskarak zer leku izango duen jakitea garrantzitsua da, baita Euskal Herriko gizartea osatzen dugunok zer nolako etorkizunari aurre egiteko prestatu behar garen ere” azaldu dute. Ametzagainak, Iametzak eta Argiak antolatu dute jardunaldia.
Urtero bezala, euskara eta teknologia berriak uztartuz, nazioarteko jakintza eta gogoetak ekarriko dituzte Kursaalera. Galdera eta gogoeta hauek abiapuntu hartuta antolatu dituzte jardunaldiak. Erantzunak eta galdera berriak lortuko dituztelakoan:
- Teknologia berriek nola lagundu ahal digute hobeto komunikatzen edo saltzen?
- Komunikazio eta marketin alorrean zer aurkikuntza edo aurrerapen teknologiko hartu behar ditugu kontuan?
- Nola aldatuko da hemendik 10-20 urtera ekonomia eta gizarte eredua?
- Euskal Herriak nola egingo dio aurre errealitate horri?
- Zer aukera, arrisku zabaltzen dira euskararentzat berrikuntza teknologikoz betetako errealitate batean?
Hainbat zientzialarik hartuko dute parte Euskarabilduaren IV. edizioan: Tobias Kammann, Lorea Arakistain, Majken Sander, Mikel Lekaroz, Arantza del Pozo, Christina Stathopoulos, Anaitz Goia eta Arantza de Illarraza.
Euskarabilduaren VI. edizioko informazio guztia hemen.