Markeli laguntzeko kontzertua

Markeli laguntzeko kontzertua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/markeli-laguntzeko-kontzertua/@@download/image/20115133196tximeleta1.jpg
2012/12/13
berria
Markeli laguntzeko kontzertua
'Tximeleta azala' deritzon gaixotasuna du Markelek. Ukitzearekin soilik sekulako erredurak sortzen zaizkio gorputz guztian zehar 9 urteko mutil honi. Gaixotasunari aurre egiteko dirua biltzeko elkartasun eguna antolatu dute Zumarraga eta Urretxuko gazteek. Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Wills Drummond eta Sermond's taldeek eskainiko dute kontzertua. 

Gaixotasun genetikoa da 'Tximeleta azala'. Oso kasu gutxi ezagutzen dira eta ez du sendabiderik. Ukitze soilarekin erredura larriak sortzen dira azalean, eta zauri hauek gaiztotzeko arriskua ere arazo handi bat izan ohi da. Tximeleten hegoak bezain delikatua da gaixo hauen azala, eta horregatik deitzen zaio 'Tximeleten azala'. Gaixotasun hau duten haurrei 'Tximeleta haurrak' edo 'Kristalezko haurrak' ere deitzen zaie. 'Epidermolisis Bullosa' gaixotasunaren izen zientifikoa.
Zumarragan ezagutarazi da kasu bat. Markel du izena eta 9 urteko mutiko bat da. Herri osoaren eta urretxuarren elkartasuna piztu du egoerak, eta hainbat ekimen habiarazi dituzte familiarentzat laguntza biltzeko. Esate baterako bost eurotako bonolaguntzak jarri dituzte herriko hainbat tabernetan eta gaztetxean. Markeli buruzko laburmetrai bat estreinatuko dute aurki. Eta gazteen eskutik jaialdi bat antolatu da ekainaren 18rako. Arratsaldeko seietatik aurrera Ehunzango Batukada arduratuko da eguna girotzeaz eta hamarretatik aurrera sekulako kontzertua dago antolatua: Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Willis Drummond eta Sermond's. Sarrarek Zumarraga eta Urretxuko tabernatan jarriko dira aurrez salgai, 10 eurotan. Egunean bertan erosiaz gero 12 eurotakoa izango da salneurria.
Informazio gehiago nahi duenak Zumarragako Gaztelekuko www.kunkkizona.net webgunean du eskuragai.