MARKEL ALBERDI: “Ez dut neure burua larrua jotzen inoiz grabatu, baina bitxia izan daiteke ziur!”

MARKEL ALBERDI: “Ez dut neure burua larrua jotzen inoiz grabatu, baina bitxia izan daiteke ziur!” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/07/18

Markel Alberdi (Eibar, 1991) tipo irribarretsua, alaia eta gertukoa dela esaten badizugu, ez gaude ezer berria erakusten ari. Uretan izurde baten pareko trebezia duela esaten badugu ere, berdin-berdin geratuko zara. Baina sexuaren ozeanoan igerian nola maneiatzen den erakusten badizugu, zer?

 


 

  • Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
    Adina ez dut gogoratzen baino bai unea: bi aho eta erdian Chupa-Chups bat.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Zalantzarik gabe. Lehenengo zita batek xarma berezia duela iruditzen zait eta itsu-itsuan izandako lehenengo batek, are gehiago!
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
    Dudarik gabe, ezpainak eta ahoa.
  • Noizbait erabili al dituzu zure kirolari dohainak ligatzeko?
    Kalean gustuko dudan neska bat ikusten dudan bakoitzean igerian hasten naiz. Zoro aurpegiz begiratzen didate…
  • App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Instagram, eDarling, Tinder, Meetic… denak erabiltzen ditut! –Barrez–. Bat edo beste erabili izan ditut bai, baina zita arrunta bezalakorik ez dago!
  • Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa?
    Egia esan, lehenengo pausoa ematea gustatzen zait. Une egokia antzeman eta bizkar atzean atzamarrak gurutzatu.
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Argia piztuta, baina kamiseta lanpara gainera botatzen ahalegindu!!
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko orduan?
    “Begirada eta irribarre hori mantendu, Markel”.
  • Eta txarrena?
    “Gaizkile itxura eman”. Antzerkia ez zait batere gustatzen.
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Logela dudarik gabe eta bertan mahaitxo bat edukiz gero ezin hobeto!
  • Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
    Beroketak beti! Onena ez kendu, mesedez!
  • Noizbait egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Bai, eta behin eta berriz errepikatzeko moduko esperientzia da!
  • Grabatu al duzu noizbait zeure burua larrua jotzen?
    Oraindik ez, baina buruan bueltaka dabilkidan ideia bat da, bitxia izan daiteke ziur!
  • Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
    Proposamenak entzuteko prest beti. Tenperatura igo ahala, ausartago bihurtzen naiz…