Marijaiarekin egindako argazkiak sare sozialetan partekatzeko deialdia egin du Bilboko Udalak

Marijaiarekin egindako argazkiak sare sozialetan partekatzeko deialdia egin du Bilboko Udalak '#HatorMarijaia' traola erabili beharko da horretarako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marijaiarekin-egindako-argazkiak-sare-sozialetan-partekatzeko-deia-egin-du-bilboko-udalak/@@download/image/marijaia luze.png
2022/08/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'#HatorMarijaia' traola erabili beharko da horretarako.
Marijaiarekin egindako argazkiak sare sozialetan partekatzeko deialdia egin du Bilboko Udalak

Bihar hasiko da Bilboko Aste Nagusia eta udalak sare sozialetara ere bideratu nahi du jai giroa, "herritarrak Marijaiaren espirituarekin kutsatzeko". Hori dela eta, Marijaiarekin egindako argazkiak sarean partekatzera animatu ditu hiritarrak,  #HatorMarijaia traola erabilita. Argazkiak datozen egunetakoak zein Aste Nagusiaren aurreko edizioetakoak izan daitezke. 

Bestetik, egunotan, Bilboko jaietan bizitakoari buruzko galdetegia eta gomendioak zabalduko ditu Udalak, sare sozialetan. Jaietako pertsonaia gogokoenari, toki bati, ekitaldi bati, konpartsa bati, kanta bati… buruzko galderak izango dira.

Udalak jakinarazi duenez, Aste Nagusiaren jarraipen osoa egingo dute sare sozialetako kontu ofizialetan: Bilbao Udala, Bilbao Jaia, Bilbao Turismo, Bilbao Kultura… Argazkiak, bideoak eta testuak partekatuko dituzte, hiriko jarduera nabarmenen inguruko informazioa jaso ahal izateko.