Marihuana salgai Suitzako Lidl-en

Marihuana salgai Suitzako Lidl-en Ogia, haragia, esnea... eta marihuana. Egin al duzu asteko erosketen zerrenda? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marihuana-salgai-suitzako-lidl-en/@@download/image/cannabis-lidl-k9aG-U5018396952289IC-624x385@Ideal.jpg
2018/05/11
berria
Ogia, haragia, esnea... eta marihuana. Egin al duzu asteko erosketen zerrenda?
Marihuana salgai Suitzako Lidl-en

Lidl supermerkatu kate alemanak produktu berri bat salduko du Suitzan; hemendik aurrera, %100 bertan ekoitzitako kalamuarekin egindako zigarroak salduko dituzte. Zigarroek soilik %1 tetrahidrocannabinol izango dute (hau da adikzioa sortzen duen sustantzia) eta aldiz, cannabidiol sustantzia asko izango dute (medikuek lasaitzeko gomendatzen dutena).

 

Suitzan legala da kalamuaren kontsumoa 2011 urtetik, beti ere, adikzioa sortzen duen sustantzia hori %1 baino gehiago ez bada, eta asko kontsumitzen dira marihuana oinarri duten produktuak. Gurera iritsiko ote dira?