Marihuana ikasgai

Detroit Estatuko (Ameriketako Estatu Batuak) Med Grow Cannabis College ikastetxeak marihuana produkzioaren inguruko sei hilabeteko ikastaroak ematen ditu. Imajinatzen al duzue halakorik Euskal Herrian? Marihuana sendagarri modura erabiltzeak lanpostu asko sortuko dituela eta eskualdeko ekonomia suspertuko duela dio Nick Tennant fundatzaileak. Dagokionari: hemen ere krisian gaude!