Maria (Siroka): Zuzeneko bat ere egin gabe atera genuen lehenengo diskoa

Siroka talde bizkaitarrak bigarren diskoa aurkeztu du: 'Karosi'. Bereziki 'Bihotzetatik Zintzilik' kantuari esker ezagutu genuen laukoteak lehentasunetan oinarritutako disko-liburua atondu du. Creative Commons lizentziapean egin dute eta MusikHerria zigiluarekin.
Maria abeslariarekin hitz egin dugu taldearen aurreikuspenez eta orain arteko bidearen gaineko balorazioaz. Elkarrizketa osoa hurrengo GAZTEZULO zenbakian irakurri ahal izango duzue, baina hona hemen aurrerapen txiki bat:
Lehenengo diskoa 'Haize berriak' kaleratu eta urte eta erdira bigarrena prest izatea ez da seinale txarra.
Orain arte egindakoarekin oso pozik gaude. Zuzeneko bat ere egin gabe atera genuen lehenengo diskoa eta harrezkero 30 kontzertu baino gehiago eman ditugu Euskal Herri osoan zehar. Jendearen erantzuna primerakoa izan da, oso gustura sentitu gara guztietan eta horrek eman digu indarra bigarren lan hau argitaratzeko.
Zer duzue eskaintzeko?
Disko honetan bederatzi abesti bildu ditugu, guztiak berriak dira bat izan ezik. Azkeneko bonus track hori Bihotzetatik zintzilik abestia da, Etxerat elkartearekin batera kaleratu genuena, honetan ere entzungai. Kantu berriek askotariko gaiak jorratzen dituzte, baina denek daukate zerikusia lehentasunen kontuarekin, bizitzan lehentasunak finkatzera behartuta baikaude etengabe. Estiloari dagokionez, askotarikoak nahastu ditugun arren, rocka dugu oinarri eta rocka da nagusi.
Disko-liburua dakarzue. Zer bilduko du liburuak?
Abesti bakoitzak, lehentasun bakoitzak, ipuin osagarri bat dauka. Karosi iloba eta Rosika amama protagonistek dituzten elkarrizketen bidez hartzen du bizitza gai bakoitzak. Marrazkiak Ibon Sanchezenak dira, eta oso lan polita, hunkigarria eta didaktikoa lortu dugula uste dugu. Zer esango dugu ba!