Maria Antoniette (Maria Antonieta) **

Lost in Translation zirraragarriaren ostean, Marie
Antoinette erreginaren biopic berezi
honekin harri eta zur utzi du mundu guztia Sofia Coppolak. Frantziako erregegai
Luis XVI.arekin ezkondu dute Marie Antoinette nerabea. Versallesko atmosfera
gaixoberari ez ezik, senarraren pasio ezari ere aurre egin beharko dio. Sofia
Coppolak, aurreko pelikuletan bezala, emakumearen bakardadeaz egiten du
gogoeta; Marie Antoinette bere marfilezko dorrearen hoztasunean irudikatuz. The
Strokes, Air eta The Cure gisako taldeen abestiekin ehuntzen du soinu banda Sofia
Coppolak, eta horrek, kutsu modernoa ematen omen dio filmari. Kritikak laudatu
duen arren, pelikula snob, hutsal eta aspergarria besterik ez da.