Marakuia eta Viagra postrea

Marakuia eta Viagra postrea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marakuia-eta-viagra-postrea/@@download/image/20091243490marakuia_viagra.jpg
2012/12/13
berria
Marakuia eta Viagra postrea
Armeniako (Kolonbia) lau sukaldari ikaslek marakuia pasioaren fruta tropikala eta Viagra pilulak nahastu dituzte, postre afrodisiako berri bat sortzeko. Dagoeneko boluntario batek baino gehiagok probatu du, eta gehienek baieztatu dute beroa sentitu dutela, kilima gozoak somatu dituztela sabelean, eta irribarrea jarri zaiela ezpainetan. Badaezpada, medikuren bat jatetxean edukitzea ez legoke soberan...