'Mapping Album XIX' argazki lehiaketa

'Mapping Album XIX' argazki lehiaketa Euskal Herriko paisaiak berpentsatzeko proposamena da, XIX. mendeko grabatuetatik abiatuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mapping-album-xix-argazki-lehiaketa/@@download/image/Mapping_album.jpeg
2017/08/22
albiste-laburra
Euskal Herriko paisaiak berpentsatzeko proposamena da, XIX. mendeko grabatuetatik abiatuta
'Mapping Album XIX' argazki lehiaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatu duten argazki lehiaketa original honek euskal paisaien eboluzioa ikusaraztea du helburu.

Parte hartzaileek XIX. mendeko grabatu jakin bat izango dute abiapuntu, aukeratzen duten udalerriaren araberakoa. Euren kamera baliatuta, grabatu horretan ageri den lekuaren gaur egungo itxura erretratatu beharko dute, jatorrizko irudiaren ikuspegia ahalik eta fidelen jarraituz.

Hautatutako argazkiak Zumalakarregi Museoan 2017ko urrian egingo duten aldi baterako erakusketan txertatuko dituzte. Euren irudiak bidaltzen dituzten lehenengo hamar neska-mutilek, bestalde, dagerrotipo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, parte hartzaile guzti-guztiak Goierriko landetxe batean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia eta Fujifilm Instax Wide 300 argazki kamera analogiko bat-batekoa irabazteko zozketan sartuko dituzte.

JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK

  •  Sartu www.mappingalbum.net webgunean.
  •  Aukeratu udalerria, mapan dauden puntuetako bat hautatuz.
  •  Aukeratu duzun puntuko grabatua arretaz begiratu.
  • Udalerriaren gaur egungo argazkia atera, grabatuan agertzen den irudiaren ikuspegia ahalik eta zehatzen mantenduz.
  • Sartu berriro www.mappingalbum.net-en eta igo argazkia.