Mapetan herrialdeek duten neurria ez da benetan dutena

Mapetan herrialdeek duten neurria ez da benetan dutena Munduko herrialdeek mapetan duten neurria ez da guztiz zuzena, ez behintzat herrialde batzuena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mapetan-herrialdeek-duten-neurria-ez-da-benetan-dutena/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-07-05 a las 9.57.06.png
2022/07/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Munduko herrialdeek mapetan duten neurria ez da guztiz zuzena, ez behintzat herrialde batzuena.
Mapetan herrialdeek duten neurria ez da benetan dutena

Gerard Kremer-i, Gerardus Mercator izenez ezagunagoa zenari, astronomia eta matematikak izugarri gustatzen zitzaizkion, baina batez ere mapak zituen laket. 1569. urtean mundua irudikatzeko bere sistema partikularra kaleratu zuen eta egun Mercator sistema erabiltzen da ikusten ditugun mapen gehiengoa sortzeko. 

Mundua irudikatzeko modu hau burutsua da, baina ez perfektua. Mercatorrek, itsasgizonentzat, tresna erabilgarria sortzea zuen helburu: kontinente eta herrialdeak nabigatzeko bikaina zen, baina arazo bat zuen. Kontinente eta herrialde horien neurriak distortsionatuak zeuden. Hori dela eta, egun, batzuk Mercatorren proiekzioa (mapatik) desagerrarazi nahi dute. 

Engaging Data mapak azaldu dira. Horietan herrialdeen benetako neurria behatu liteke Mercatorrenarekin alderatuta. Hori dela eta, herrialde batzuk txikiago azaltzen dira, esaterako Kanada, Estatu Batuak eta Errusia. Herrialde eskandinaviarrei ere gauza bera gertatzen zaie. Ipar hemisferioa, tanpez, ohiko mapamundietan baino txikiagoa da eta Groenlandia ez da uste genuena bezain handia; bai, ordea, Afrikar kontinentea.

The True Size webgunean Mercator proiekzioa erabiltzen duten mapetan zein den herrialde bakoitzaren neurria behatu genezake. 
Argi dago ez dagoela mapa perfekturik, baina asko saiatu dira munduaz dugun hautematea doitzen. Gall-Peters proiekzioak adibidez, Mercatorrek egindako distortsioak zuzentzen saiatzen da, munduaren irudi zehatzagoa eskainiz. 

Mundua irudikatzeko modu hau lehenengo aldiz James Gall-ek deskribatua izan zen 1855. urtean. Arno Peters-ek ideia hori publiko zabalagoarengana zabaldu zuen 1970. hamarkadan. 2017tik Bostongo eskola publikoetan sistema hau erabiltzen da, baita Erresuma Batuko eskola sistemetan ere. Alabaina, Mercator proiekzioa da oraindik munduan nagusi, egungo zerbitzuetako mapak ikusi besterik ez dago. Google Maps, Bing Maps eta bestelako zerbitzuek Mercator proiekzioan aldaera txiki bat baino ez dute burutzen, euren iritziz mundutik bidaiatzeko modurik "
praktikoena" delako irudikapen hau.