Manu Uranga: "Egunero surfean aritzea eskatu diot 2007ari"

Manu Uranga: "Egunero surfean aritzea eskatu diot 2007ari" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manu-uranga-quotegunero-surfean-aritzea-eskatu-diot-2007ariquot/@@download/image/70p60.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Manu Uranga: "Egunero surfean aritzea eskatu diot 2007ari"
Zumaiarra. 26 urte. Hiru anaia-arreben artean zaharrena. "Virgo naiz; burugogorra, beraz", dio. Udan casting batera aurkeztu zen, eta orain, Aritz izeneko pertsonaia antzezten du Goenkale telesailean. Arte munduan ere buru-belarri murgilduta dabil; iaz, adibidez, Artista Gazteen Koldo Mitxelena saria irabazi zuen. 

Arrunt laket dut: Galtzeko denbora izatea.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Esnea ezer gabe hartzea.

Lasaigarri zait: Ongi nagoenean, denbora, plazerra… partekatzea.
Sutan jartzen nau: Esperoan egoteak!

Gustura irakurri nuen: "Pier Paolo Pasolini contra Eric Rohmer. Cine de poesía contra cine de prosa" liburua.
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Oso gutxitan gertatu zait hori, eta gainera, ez naiz gogoratzen!

Bertutea: Gauzak egiteko nahia.
Akatsa: Gauza gehiegi egin nahi izatea.

Ametsa: Egun eta gau, ametsetan egotea.
Amesgaiztoa: Amets egiterik ez izatea.

Barre algara eragiten dit: Inor barrez hasiz gero, kutsatu egiten nau eta ni ere berehala hasten naiz. Halakoetan, geldiezina naiz.
Negargura ez dut urruti:  Adibidez, pelikula bat ikusiz. Eta hunkituz gero, negarrez hasten naiz, eta nola gainera! 

Urrea: Inori ez!
Ikatza: Urrea merezi duenari.

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez ditut ate asko jo, eta bizi izan ditudan uneak bikainak izan dira.
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Ez naiz ate ondoan geratu; alor horretan zorteduna naiz.

Zure aita ere aktorea da. Nolako enborra, halako ezpala? Ez dakit. Antzeztea ez da gauza deserosoa, nahiz eta lan asko egin behar den.
Inoiz, ez aurrera ez atzera geratu al zara jendaurrean? Bai, esaterako, proiektuak edo proposamenak aurkezterakoan. Mutu geratzeraino. Ez da batere erosoa, ez.



Hatzak zupatzen ditut: Amak prestatzen duen guztiarekin. Bereziki, lekak patatekin janaz.
Gogoko ez dudan jakia: Mingaina!

Dirua ordainduko nuke: Arnasa hartzearen truke, plazer une bat bizitzearen truke...
Ez nioke xentimorik emango: Ogasunari.

Zer eskatu diozu urte berriari? Egunero surfean aritzea!
Urtarrileko aldapa gogorra izan al da? Bai, oso. Eta  aje itxurarekin etorri da.