'Mami Lebrun' Donostia Antzerki Saria ikusteko azken aukera!

'Mami Lebrun' Donostia Antzerki Saria ikusteko azken aukera! Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, bihar, hilak 27, azken emanaldia eskainiko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mami-lebrun-donostia-antzerki-saria-ikusteko-azken-aukera/@@download/image/29388625_10216175086753760_8981488923377139712_n.jpg
2018/03/26
albiste-laburra
Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, bihar, hilak 27, azken emanaldia eskainiko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ez galdu!
'Mami Lebrun' Donostia Antzerki Saria ikusteko azken aukera!

Bazenekien bihar, hilak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela? Ospatzeko Donostian VXIII. Antzerki Sariaren irabazle izan den Xake Produkzioen Mami Lebrun antzezlana eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokian. Azkar ibili, obra hau ikusteko azken aukera duzue eta!

 

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...

Oharra: gonbidapenak martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri antzokiko leihatilan (11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00).