Malala Yousafzaik ikasketak amaitu ditu Oxford-en

Nobel Saria irabazi duen pertsonarik gazteena da Malala Yousafzai; datorren hilean 23 urte beteko ditu, baina bizitzak helduen munduan azkarregi sartzera behartu zuen. Hain zuzen, emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile sutsua da Yousafzai; ekintzaile pakistandarrak ia bizia galdu zuen eskolara joateko nahi horrengatik. Orain, Yousafzaik ikasketak amaitu ditu Oxford Unibertsitatean, eta Filosofia, Politika eta Ekonomia ikasketetan graduatu berri da.
2009ko urtarrilaren 3an Yousafzaik bere lehen artikulua argitaratu zuen BBC konpainiaren webgunean, talibanen menpeko gizartearen egoera azalduz. 11 urte zituen, eta eskuz idazten zituen artikuluak, ondoren postaz erreportari bati bidaliz. Besteak beste, kontatu zuen Talibanek eskola pribatuak ixtera behartu zituztela, eta nesken hezkuntza debekatu zutela 2003. eta 2009. urteen artean. 2012ko irailaren 9ko arratsaldean, autobusean zihoala, gizon bat igo zen armatuta, eta tiro egin zion. Zorionez, bizirik irten zen atentatutik, eta geroztik, emakumeen eskubideen aldeko borrokaren irudi bilakatu da.
Hard to express my joy and gratitude right now as I completed my Philosophy, Politics and Economics degree at Oxford. I don’t know what’s ahead. For now, it will be Netflix, reading and sleep. 😴 pic.twitter.com/AUxN55cUAf
— Malala (@Malala) June 19, 2020