Maki sushiak gustuko dituzu? Aldaketa Klimatikoak arriskuan jarri ditu

Maki sushiak gustuko dituzu? Aldaketa Klimatikoak arriskuan jarri ditu Nori alga desagertzeko arriskuan dago itsasoaren tenperatura igoeraren erruz... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maki-sushiak-gustuko-dituzu-aldaketa-klimatikoak-arriskuan-jarri-ditu/@@download/image/Nori-2000x1180.jpg
2019/11/11

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Nori alga desagertzeko arriskuan dago itsasoaren tenperatura igoeraren erruz...
Maki sushiak gustuko dituzu? Aldaketa Klimatikoak arriskuan jarri ditu

Nori alga mundu osoan kontsumitzen den jaki preziatuan bihurtu da azken urteetan. Japoniatik zabaldutako sushiaren boom-arekin batera ezagutu genuen arroza biltzeko erabiltzen den alga beltza, eta oso maitatuak dira egun alga horrekin egiten diren maki sushiak. Baina Finacial Times egunkari britainiarraren esanetan, ur azpiko jaki hau desagertzeko arriskuan dago. Arrazoia? Aldaketa klimatikoa eta kontraesankorra iruditu arren, Japoniako ingurugiroa babesteko legeak.

Alga beltz famatu hau Tokikoko badian ekoizten da, baina itsasoaren tenperatura igoerak bere ekoizpena nabarmen mantsotu du. Hain zuzen, Ozeano Pazifikoa uste zena baino azkarrago berotu da, eta nori alga ez da hezten 23 gradutik gorako baldintzetan. 

Aldaketa klimatikoa baina ez da nori algen ekoizpenari eragin dion baldintza bakarra. Dirudienez, Japoniako ingurugiroa babesteko legeek ere eragin negatiboa izan dute alga hauen ekoizpenean. Nola? Nekazariek ongarriak itsasora botatzeari utzi diote, eta ondorioz, algek janari iturri eskasagoak dituzte. Dena den, hainbat algei ondo datozkien ongarri horiek sekulako txikizioak eragiten dituzte itsasazpiko ekosistemetan. Konponbidea ez da erraza.