Maitena Urretabizkaiaren "Formak" ikusgai da Mikelazulon

Maitena Urretabizkaiaren "Formak" ikusgai da Mikelazulon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitena-urretabizkaiaren-formak-ikusgai-da-mikelazulon/@@download/image/20123121735maite_urretabizkaia.jpg
2012/12/13
berria
Joan den martxoaren 6an hasi eta apirilaren 1a arte Maitena Urretabizkaia oiartzuarraren 'Formak' argazki erakusketa ikusi ahal izango da Errenteriko Mikelazulo kultur elkartean. Tonu ilunetan landutako gorputzen formez eta erretratuez osaturiko bilduma da, eta Donostiako paisaiak ere tartekatu ditu informatikari gazteak. 

Urretabizkaia informatikan aditua da, eta programazio lanak egiten ditu, baina hambai urterekin hasi zen argazkilaritza lantzen eskolaz kanpoko ekintza moduan, eta gaur egun hobbi eta afizio bilakatu da. Lehengo urtean lehen aldiz jendaurrean erakutsi zituen bere obrak, hainbat taberna, kafetegi eta galerietan. Oraingoan, Errenteriko Mikelazulo kultur elkartean jarri du ikusgai.

27 urteko gazteak elementuak bakartu ditu, eta haien formak eta posizioak nabarmendu nahi izan ditu. Erakusketa martxo osoan zehar bisitatu ahal izango da.