Maiteminak jota

Gauza ederra da maitamintzea. Baina, zer da? Edonorekin maitemintzen al gara? Berdin-berdin maitamintzen al gara gazteak eta zaharrak?
Zer da maitemintzea?
Hori galdera zaila! Zenbait psikologoren arabera, gizakion artean, hiru maitasun harreman mota daude. Lehenik, maitasun harreman "indartsua", haurtzaroan guraso, seme-alaba eta gertuko senideen artean sortu ohi dena. Bigarrenik, "ertainekoa", lagunminekin izan ohi duguna. Eta azkenik, maitasun harreman "ahula", pertsona ezagunekin ohi duguna, alegia. Diotenez, maitemina da, haurtzarotik eta familiatik kanpora, maitasun lotura indartsua sor dezakeen indar bakarra.
Norekin maitemintzen gara?
Gizakiok animaliak gara. Horregatik, maitemintzea ugalketarekin lotuta dago. Antropologia aldetik begiratuta, gizonezkoei titi handiak dituzten emakumeak gustatzen omen zaizkie. Izan ere, titi handiak izatea emankortasunaren seinaletzat hartu izan da. Emakumeek, berriz, gizon indartsuak nahiago dituzte, antza seme-alabak hobeto babes ditzaketeleeko. Argi dago, hala ere, gaur egun irizpide horiek indarra galdu dutela. Horrez gain, irizpideok aldakorrak dira, historian eta kulturaren arabera aldatzen baitira. Eta sexu berekoek ezin al dute elkarrekin maitemindu? Bai, noski, dudarik gabe. Beraz, lehen esandakoa ez da inola ere hitzez hitz hartu behar.
Beste kontu bat: ikerketen arabera, norberaren ekonomia egoerak eragina nabarmena du, hau da klaseko altuko jendea bere mailakoekin maitemindu ohi da eta klase baxukoak baxukoekin. Itxura batean, klasismo nazkagarriak erromantizismo osoa kendu dio maitasunari.
Zein ondorio ditu maitemintzeak?
Adituen arabera, maiteminduta egoteak oso ondorio psikologiko onak ditu. Lehenik, maite gaituztela edo erakargarriak garela nabari dugu eta beraz, gure autoestimuak gora egiten du. Bigarrenik, ikasteko eta ezagutzeko grina pizten zaigu. Izan ere, beste pertsona baten ondoan egoteak ezagutzen ez genituen gauza asko ikasteko edo zaletasun berriak hartzeko aukera ematen digu.
Hirugarrenik, errazago ulertzen ditugu besteen arazoak. Laugarrenik, nork bere irizpideak indartu egiten ditu, lasaiago eta segurtasun handiagoaz azaltzen baititu bere iritziak edo ideiak. Azkenik, arazoei eta albiste txarrei hobeto aurre egiten diegu.
Zeresana al du adinak?
Gazte ala zaharra izan, gizakia berdin-berdin harrapa dezake maitasunaren garrak. Adin kontuak ez du honetan zeresanik. Hala ere, maitemintzean, 16 urteko gazte batek edo 60 urteko aiton edo amona batek ez dute portaera bera. Adituen esanetan, 20 urtera arte, neska-mutikoak oso erraz maitemintzen dira, baina era berean, harreman gehientsuenak laburrak izaten dira. Adin tarte honetan, maiteminduek bikotekidea idealizatzeko joera izan ohi dute. Geroago, 20tik 35era bitartean, harremanari nerabezaroan baino lasaiago ekiten zaio, eta batik bat, gauzak konpartitzea bilatzen da. Handik 50 urtera, eskarmentuaren ondorioz batzuetan, bi alditan pentsatzen da inorekin harremanetan hasi baino lehen. Horrez gain, fisikoa ez da hain garrantzitsua izaten. Azkenik, 50 urtetik gora maitemina berriro ere ilusio handiz hartzen da.

Zenbait adituk diotenez, animaliek, ugalketarako bikotekide bila dabiltzanean, erakargarritasuna kontuan hartzen dute. Are gehiago, batzuetan maitemindu egiten dira.
Edozein maitasun harremanatan, hasiera ikaragarri ederra izaten da. Hilabeteak eta, zer esanik ez, urteak pasa ahala, ordea, mutil edo neska lagunaren akatsez eta ezberdin egiten gaituenaz ohartzen gara. Beraz, tira-birak sor daitezke eta hasierako pasioak ere behera egin dezake. Hortaz, bikote harremanari eutsi nahi badiogu, zaindu beharra dago ezinbestean. Hona hemen gogoan hartu beharreko zenbait.
Maitasuna landu behar da.
Ez da hain zaila: atzera begiratzea eta unerik pozgarrienak gogoraraztea, bikotekideari maite dugula eta gustatzen zaigula adieraztea, oparitxoak eta ospakizunak egitea
Erabakiak bien artean hartu behar dira.
Gazteen artean gauzak zertxobait aldatu diren arren, oraindik ere bikote askotan erabakirik garrantzitsuenak gizonek hartu ohi dituzte. Ikerketa baten arabera, kasuotan harremana pikutara joateko aukera %80 da.
Etxeko lanak ere bien ardura.
Betiko borroka. Elkarrekin biziz gero, etxeko ardurak bien artean banatu behar dira. Gezurra dirudien arren, mutilak ere etxea garbitzeko edo harrikoa egiteko gai izan daitezke
Aisialdia.
Zoritxarrez, lan egin behar da. Lagunekin ateratzea primeran dago. Dena dela, aisialdia ere bikotekidearekin konpartitu behar da: kirola egin, parrandan atera, paseoan ibili, zinera joan, elkarrekin afaldu Hori bai, autonomia ere izan behar da, bikotekideek ez baitituzte beti zaletasun eta behar berak.
Sexu osasuntsua.
Sexuak alaitu egiten gaitu. Beraz, egin beharra dago, tristuraz beteriko harremana erraz asko honda baitaiteke. Sexua egitea bezain garrantzitsua da, ordea, biek gozatzea. Hau da, nor bere plazerraz arduratzeaz gain, lagunarena ere kontuan hartu behar du. Horrez gain, maiztasun eta erritmo ezberdintasunei ere erreparatu behar zaie.

Maitemindutako animaliak

Zenbait adituk diotenez, animaliek, ugalketarako bikotekide bila dabiltzanean, erakargarritasuna kontuan hartzen dute. Are gehiago, batzuetan maitemindu egiten dira.
Eta harremanari nola eutsi?