Maitemina ala laguntasuna

Gure bi lagun elkarrekin ibiltzen dire beti. Maiteminduta daudela dirudi, baina ezetz diote. Maitemina eta laguntasuna, non dago bien arteko muga?
Psikologoen arabera, maitasuna eta laguntasuna eskutik helduta doaz, bikote finak bezala. Argi dago, gure lagun minena, gure kezkak entzuten eta gure 'sekretutxo' guztiak gordetzen dituena, bakarrik sentitzen garenean gure alboan egoteko prest dagoen hori, maite dugula. Nola ibili hain gustura, elkarrekin gora eta behera, elkar maite ez badugu?
Hala ere, askotan, harreman estua duten bi lagunak, lagunak baino gehiago ez ote diren galdetzen dute koadrilakideek. "Hori parea: karakola eta barea. Maiteminduta daudela dirudi. Beti elkarrekin. Ez al dute zerbait gehiago izango euren artean?", diote lagunek.
Zurrumurruak belarrira, konplizitatea, laztanak, irribarreak Hori maitemina al da? "Besarkadak, laztanak horrelako keinuak ez dituzte maitemindutakoek soilik egiten. Maitasuna adierazteko orduan, jarrera asko daude: badira oso sentiberak eta gozoak diren pertsonak, eta badira hotzagoak ere", esan digu Ainhoa Dura psikologoak eta EHUko sexu aholkularitza bulegoko kideak. Beraz, horrelako maitasun adierazpenak ez dituzte soilik matemindutakoek egiten. Halako kasuetako maitasunak zerikusi gutxi du burua eta bihotza lehertzear jartzen digun fenomenoarekin.
Maitatzeko hamaika era
Izan ere, hamaika modutan maita daiteke. Eta Ainhoa Durak dioenez, hori da koska: "Ez dugu modu berean maite bikotekidea, laguna edo familia. Bikotekidearen kasuan, maitearekin egun osoa egon nahi dugu. Desioa ere pizten du maiteminak, hau da, sexu gogoa. Begibistakoa da familiakoak eta lagunak beste modu batera maite ditugula. Maitatzeko beste formulak erabiltzen ditugu lagunekin eta familiarekin", azpimarratu digu Durak.
Hala ere, denboraren poderioz, gerta daiteke lagunminaz maitemintzea. "Gure koadrilan gertatu izan da horrelakorik. Baita alderantzizkoa ere, hau da, denek maiteminduta zeudela pentsatzea, eta eurek ukatzea. Nire ustez, muxuak, laztanak, ez daude derrigorrez maiteminarekin lotuta. Jendeak sentitzen duena nahi duen moduan adierazteko askatasuna du", esan digu Edurne Ormazabal 22 urteko mendaroarrak.
Beste hainbeste esan digu Noelia Ariztia 17 urteko doneztebearrak: "Askotan hitz egin dugu horretaz lagunen artean, eta gerta liteke norbait lagunminaz maitemintzea. Hala ere, maitasun keinuek ez dute esan nahi tartean maitemina dagoenik. Gaur egun, gazteok garai batean baino gehiago adierazten dugu pertsona bat maite dugula".
Eta nahasten direnean?
Beraz, laguntasuna maitemin bihur daiteke. Eta horrelakoetan, irabazi ala galdu egiten da? "Heldutasunez jokatuz gero, ez dut uste ezer galtzeko edo irabazteko arriskurik dagoenik", esan digu Noeliak.
Ainhoak ere iritzia eman digu: "Hori pertsonen araberakoa da. Baina horrelako harreman batek ez du esan nahi derrigor ezer galdu behar denik; laguntasuna, esaterako. Alderantziz: dena ondo badoa, irabazi egin daiteke. Zer? Esperientzia", esan digu Ainhoak.
Badakizu, bada, antzeko zerbait gertatu bazaizu, zaude lasai, ez da kontu berria; ezta txarra ere. Goza ezazu, eta kitto.