“Maite out”

“Maite out” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maite-out/@@download/image/24p14-1.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Bide Ertzean
24.zenbakia
“Maite out”
Bide Ertzean-ek talde gutxik lortu ohi duten zerbait egin du jada: nortasun ezaugarri propioak marraztu ditu eta bere laursaila mugarritu du. Izan ere, talde hau ez dago haizea nondik joko zain, eta akorde gutxirekin pop melodia itsaskorrak konposatzen darrai. Disko ona da “Maite out” hau, ñabarduretan oso aberatsa, eta inoiz baino lasaiagoa. Akaso, “Zure minetik” eta “Grisa” lanen freskotasun punttu hori falta du. Beharbada, disko onegiak ziren haiek.