"Maite dut nire mendia", ikusgai Bilbon

"Maite dut nire mendia", ikusgai Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maite-dut-nire-mendia-ikusgai-bilbon/@@download/image/20121167127mendia_1.jpg
2012/12/13
berria
"Maite dut nire mendia", ikusgai Bilbon
Amaia Gracia Azquetak 'Maite dut nire mendia' izeneko erakusketa osatu du, eta Bilbao Arte Fundazioan jarri du ikusgai azaroaren 22ra bitarte. Mapekin irudikatutako, eta argazki, erliebe eta ispiluen laguntzaz egindako paisiak aurkeztu ditu bertan.

Edertasuna, mugagabetasuna, jatorrizko tokia, paradisua… Horixe dena aurkitu du mendian Amaia Graciak, eta dena biltzen duen erakusketa osatu du, paisaia garaikidearen sorkuntza aztertuz.

Pirinio Atlantikoetako eta Pirinio Garaietako bizitakoak gogoan, eta Javier Maderueloren Introducción: sobre el paisaje y su construccion lana oinarritzat harturik, mendiaren eta paisaiaren ideiak irudikatu ditu prozesura ezberdinen bidez: serigrafia, argazkiak, eskultura, erliebeak…

Kontzeptu bera adierazteko hainbat baliabide erabili ditu, obra txukun eta ikusgarriak sortuz. Bilbao Arte Fundazioan izango da ikusgai erakusketa, hilaren 22ra bitarte.

Amaia Gracia Azqueta


Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta unibertsitateko Kultura Kudeaketarako bekaduna da. Iruñeko Udaletxeko Artista Gazteelen Lehen Saria jaso zuen 2008an, eta Nafarroako Gobernuaren Gaztedien Topaketen Arte Plastikoetako Lehen Saria 2010ean. Halaber, hainbat erakusketa jarri ditu ikusgai Bilbon eta Iruñean.