Maitasunaren inguruko zine zikloa abian da Donostian

Hilabete honetan maitasunaren inguruko filmen zikloa izango da Donostiako Fnacen. Hilaren 1ean 'Dear John' filmarekin hasi eta 28an 'Love Actually' filmarekin amaituko sei proiekziok osatzen duten maitasunaren inguruko zikloa.
Hilaren 1etik 28ra, sei jardunaldi izango dira zikloa osatuko dutenak, Dear John, Los amantes del Círculo Polar, Recuérdame, Orgullo y Prejuicio, Expiación eta Love Actually, besteak beste. Lehendabiziko biak dagoeneko egin dituzte, eta hurrengoa, ostegunean hilak 9 izango da.
Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira Donostiako Fnac dendan. Amodioa gehien aipatzen den hilabetean, Fnacek amodio zaila, maitasun eza eta harreman konplexuak proiektatu ditu sei pelikula horien bitartez. Datozenak, esan bezala, otsailaren 9an, 22an, 27an eta 28an izango dira Donostiako Fnacen.

Zuzendaria: Joe Wright. 2005
Sinopsia: Bennet familian amak, bost ahizpei senarra bilatzeko jomuga nagusi da betidanik. Elizabeth, denen artean bizkorrenak, askatasun handiagoko etorkizuna espero du. Bringley (Simon Woods) gazte aberatsa eta inguruko lagunak ondoko luxuzko etxean uda pasatzeko egokitzen direnean ahizpek pretendienteak aurkitzeko aukera bikaina ikusten dute.

Zuzendaria: Allen Coulter. 2010
Sinopsia: Maitasunaren botereaz, familiaren indarraz eta momentu bakoitza aprobetxatzearen garrantziaren inguruko drama erromantikoak da Recuérdame eta New Yorkeko Tyler (Robert Pattinson) gaztea du protagonista. Aitarekin (Pierce Brosnan) bizi duen tentsioa zoriogaitzak familia apurtu zuenean hasi zen, eta gazteak bizi zuena ulertuko zuenik ez zegoela pentsatzen zuen. Ally (Emilie de Ravin) ezagutu zuenean aldatu zuen iritziz. Maitasunaren bitartez zorionera iristeko bidea ikusten baitu Tylerrek, eta orduan hasten da bere bizitzaren zentzua. Sekretuak azaleratzen hasi eta zorigaiztoak laister joko du atea.

Zuzendaria: Joe Wright. 2007
Sinopsia: 1935eko egunik beroenean gertatzen da istorioa. II. Mundu Gerraren mehatxupean, Ingalaterran bizi da Briony Talls familia, luxuzko etxe batean. Asteburu pasa daudela, bizi dituzten emozio murrizketen ondorioz, arrisku egoera handitzen dute. Briony imajinazio handiko idazlea a, eta hainbat gaizkiulerturen ondorioz, bere ahizparen maitalea, Robbie Turner, gertatu ez den hilketa baten arduraduna izatea leporatzen du.

Zuzendaria: Richard Curtis. 2003
Sinopsia: Erresuma Batuan, 2003an egin zuten film honek, maitasunak, alrebeskerien arduradunak berdintzen dituen hainbat istorio eta protagonista aurkezten ditu. Maitasunaren ondorioz bizitza zailtzen duten pertsonaien adibidea da. Eguberri egunean, film honetako pertsonaien bizitzak nahasten dira, mota guztietako emaitzak irudikatuaz.

'Orgullo y prejuicio'

'Remenber me'

'Expiación'

'Love actually'