Maitasunaren autoak

Autoa ez da txortan egiteko lekurik onena. Dena dela, gazteok asko erabili ohi dugu maitasun habi gisa. Zein da larrua jotzeko autorik onena? Hori aztertu du autocity.com webguneak.
Nork ez du sekula larrua jo auto batean? Beharbada zuk ez. Hala ere, inkesta bat egingo bagenu seguru bat baino gehiagok zirriak egin dituela auto batean. Ez al da horrela? Autocity.com webguneak txortan egiteko autorik onenak zeintzuk diren aztertu du berriki. Merkatuko auto salduenak milimetroz milimetro neurtu eta kondoia eskuan, auto horien "abantailak" zuzenean probatu dituzte. Hain zuzen, 11 auto marka aztertu dituzte: Renault Twingo, Ford Fiesta, Fiat Punto, Renault Clio, Seat Ibiza, Nissan Micra, Opel Corsa, Volkswagen Polo, Toyota Yaris, Mini eta Peugeot 206. Eta zer dio azterketa berezi horrek? Renault Twingo, Fiat Punto eta Ford Fiesta dira autorik onenak maitasun kontuetarako, zabalenak eta erosoenak direlako. Eta okerrenak? Peugeot 206 eta Mini-a, txikiegiak eta estuegiak direlako.
Etxerik ezean, autoan
Etxerik ezean autoa primerako "maitasun habia" dela diote askok. Estu samarra, hori bai. Baina, oroitzapen apartak utzi diezazkigukeena.
Gezurra dirudien arren, zenbait modutan egin daiteke txortan auto batean: atzeko eserlekuan etzanda edo bizkarra emanez, kopilotoaren eserlekuan eserita Beraz, auto bat erostear bazaude, ez erosi edozein, bidaiatzeko ez ezik, beharbada maitasun kontuetarako erabili beharko duzu eta. Are gehiago etxerik ez baduzu!
Gauzak horrela, ohiko ezaugarriei erreparatzeaz gain (segurtasuna, kontsumoa, berogailua, prezioa ), bestelako hauei ere erreparatzea komeni zaizu: atzeko eserlekuaren luzera eta zabalera, aurreko eserlekuak etzanarazi edo aurreraka bota ote daitezkeen, gidariaren eserlekutik balaztaraino edo bolanteraino zein toki dagoen Ez gara "funanbulistak"! Lagungarri gisa, hortxe Autocity.com guneak egindako ikerketa.
Giro erromantikoa jarri
Badakigu autoa ez dela maitasun kontuetarako leku erromantikoena. Hala ere, beste erremediorik ez baduzu, bihur ezazu zurea (edo lagunak edo gurasoek utzitako hori) zirrilekurik onena; ahuts-ontziak hustu itzazu, barrualdea lurrindu ezazu, mantak jarri, argizaria piztu Eta ez ezazula ahaztu musika gozoa jartzen. Besterik ez dagoenean, Seat 600 "pospolo kutxa"-n ere mirariak egin daitezke! Hori bai, aukera izanez gero, lor ezazu furgoneta bat.

Renault Twingo
AtzealdeaEserlekuaren zabalera: 1.060mm Eserlekuaren luzera: 495mmAurrealdea Eserlekuen zabalera: 550mm Gidariaren eserlekuaren eta bolantearen arteko tartea: 540mm Maitasun kontuetan errege dugu, izan ere, kapota oso txikia da, eta barruan nahikoa toki dago, nahiz eta kanpotik txikia dirudien. Gainera, aurreko eserlekuak aurreraino eraman daitezke, eta atzekoak erabat etzateko aukera dago, suit ederra lortuz.
Fiat Punto
AtzealdeaEserlekuaren zabalera: 1.270mmEserlekuaren luzera: 490mmAurrealdeaEserlekuen zabalera: 550mmGidariaren eserlekuaren eta bolantearen arteko tartea:690mmAuto honen gauzarik onena atzealdeko eserlekua da, aztertutako 11 autoetatik zabalena du. Gainera, aurrealdeko eserlekuak ere nahiko zabalak dira, eta gidariaren tokitik bolanteraino tarte polita dago.
Ford Fiesta
AtzealdeaEserlekuaren zabalera: 1.175mmEserlekuaren luzera: 490mmAurrealdea Eserlekuen zabalera: 500mmGidariaren eserlekuaren eta bolantearen arteko tartea:560mmAurrekoen arteko nahasketa dugu auto hau. Batetik, eserlekuak Fiat Punto-renak baino estuagoak dira, baina Twingo-arenak baino zabalagoak. Gainera, Fiat Punto-n ez bezala, atzeko eserlekua dexente etzan daiteke, eta aurrekoak ere asko mugi daitezke.

Autorik Onenak