Maitasuna zientzian

Maitasuna zientzian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasuna-zientzian/@@download/image/20p42-2.jpg
2012/12/13
berria
Maitasuna zientzian
J.F.A.Von Baeyer kimikari alemaniarrak barbiturikoak sortu zituen. Giltzurrun-kalkuluak ikertzen ari zela, kimikariak ondorio hipnotikoak eta lasaigarriak zituen azido bat topatu zuen. Von Baeyer zeharo maiteminduta omen zegoen neska lagunarekin eta nonbait, maitasun horrek ere halakoxe ondorioak zituela konturatu zen. Hortaz, azido hari “barbituriko” izena jarri zion… Barbara neska lagunaren omenez. Istorio erromantikoa, ezta?