Mailbox

Mailbox https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mailbox/@@download/image/mailbox_1367313505.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: iPhone
140.zenbakia
Mailbox
Smartphonean jasotzen dugun e-mail kopurua handia denerako eta kontuen kudeaketa astuna egiten zaigunerako aplikazio aproposa. Interfaze minimalista du, baina aukera eta abantaila askorekin. Besteak beste, mezuak garrantziaren arabera ordenatzeko, ezabatzeko edo beste momentu batean jasotzeko aukera eskaintzen du. Vimeon bada bideo erabilgarri bat ikusgai, aplikazioak dakartzan baliabide guztien berri ematen duena.