Maider Lopez: "Materialismorantz hartu dugun joerak kezkatzen nau"

"Artistatzat daukat nire burua", dio aries honek. Arte Ederretan lizentziatua. Donostiarra. Veneziako Bienalean, "espazioarekin zerikusia duten bi instalazio" dauzka ikusgai. Italiara joateko gonbidapena posta elektronikoz egin zioten, "baina jaso ez nuenez, telefonoz jarri ziren nirekin harremanean". Irailaren 18an bere azken proiektua gauzatu nahi du: "Nafarroako Intza mendian auto ilara bat antolatzea". Camaron entzutea atsegin du.
Arrunt laket dut: Proiektuak garatzea. Bururatzen zaizkidan unetik, gauzatzen ditudan arte.
Ez dut parean ikusi nahi: Galdera asko jaurti eta "erasotua" sentitzea.
Lasaigarri zait: Lan egun gogor baten ostean, etxeratu, sofan eseri eta une batez lasai egotea.
Sutan jartzen nau: Plan aldaketak lagunartean, lanean .
Gustura irakurri nuen: Jose Saramagoren "El cuento de la isla desconocida" liburu txiki bezain atsegina.
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Lokartzear nagoela sumatzen dudanean, liburua ixteko joera izaten dut.
Bertutea: Irmotasuna.
Akatsa: Burugogorra naiz gero!
Ametsa: Zoriontasuna eta ez da gutxi.
Amesgaiztoa: Munduaren norabide okerra. Ez nago egoerarekin etsituta, baina materialismorantz hartu dugun joerak kezkatzen nau.
Barre algara eragiten dit: Txiste on batek, tokian-tokian sor daitekeen umoreak Barre ozen eta errazekoa naiz.
Negargura ez dut urruti: Edozein gauza txikirengatik negar malkoak agertzen zaizkit.
Urrea: Julio Medem zine-zuzendariari.
Ikatza: George Bushi.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ate ondoan egona nago, eta baita zabaldu ere.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Noiz edo noiz, egoera horretan egotea ere suertatu zait
"Artearen ezaugarri bereizgarria formen sorkuntza da" (Aristoteles): Formez gain, baita ideien sorkuntza eta beste hamaika gauza ere. Artea bizitzeko modu bat da, errealitateari bira bat emateko elementua, ikuspuntua
Zenbat aldiz entzun duzu: "Arte Ederretakoak horiek bai arraro koadrila!". Askotan, baina ez nago ados. Arte Ederretako karrera ikasi dugunok pertsona irekiagoak garela iruditzen zait.
Hatzak zupatzen ditut: Jatea plazerra da niretzat! Plantxan egindako onddoak biziki gogoko ditut.
Gogoko ez dudan jakia: Garbantzuak! Ikastolako jangelan, garbantzuekin traumatxoa sortu zitzaidan.