Maiatzaren 23ra bitarte, Literaktum 13 Donostian

Pentsamendu kritikoa, erreflexioa eta ezagutza bultzatzea helburu duten Literaktum 13 jardunaldiak maiatzaren 8an abiatu zituzten Donostian, eta hilaren 23ra bitarte, hainbat idazle, poeta, kazetari, musikari eta pentsalari erakarriko ditu hiriko kultur guneetara.
1995ean, Okendo Kultur Etxea eta Liburutegi Nagusia elkarlanean Literatura Sormen Jardunaldiak antolatzen hasi ziren. Hamarkada bat geroago, Ernest Lluch eta Loiola Kultur Etxeak ere bat egin zuten ekimenarekin, eta pixkanaka, Donostiako liburutegi gehienen laguntzaz, programazio zabalagoa osatu eta literaturari loturiko ekimen sendo eta erakargarria gauzatu dute: Literaktum.
Aurtengo maiatzaren 8an, osteguna, abiatu zuten, eta bi astez irakurtaldiak, mintzaldiak, poesia irakurketak, kontzertuak eta beste hainbat ekimen eskainiko dituzte hiriko kultur guneetan.
Hitza eta pentsamendua, Letra eta Lengoia ditu oinarri, eta erakunde publiko eta pribatuen arteko harremanari esker gauzatzen dute, Donostia Kulturako Kultur Ekintza atala buru delarik. Era berean, ikuspegi anitzeko jaialdia egitea dute helburu antolatzaileek, bai gonbidatu aldetik, eta baita ikuslegoari dagokionean ere; eta horretarako, kutur eskaintza zabal eta oparoa prestatzen dute urtero.
Jardunaldi guztietarako sarrera libreari eta gonbidatutako idazle, poeta, kazetari, musikari eta pentsalarien mailari esker, literaturaren alorreko zita garrantzitsu bilakatu da Literaktum.
Maiatzak 9, osteguna. 19:30ean Tomasene K.E.an
Oier Guillanen eskutik, Elkartasun basatia
Maiatzak 10, ostirala. 20:00etan Koldo Mitxelenan
Itxaro Borda Quarteten eskutik, Ogella Line
Maiatzak 11, larunbata. 12:00etan Liburutegi Nagusian
Txillardegiren egunakari ezkutuaren inguruko solasaldia Fito Rodriguez irakaslearen eskutik
Maiatzak 11, larunbata. 20:00etan Lugaritzen
Alberto San Juan eta Fernando Egozcuek Todo dice que si izeneko kontzertua eskainiko dute
Maiatzak 15, asteazkena. 19:30ean Liburutegi nagusian
Miren Agur Meaberen eskutik, Kristalezko begi bat
Maiatzak 16, osteguna. 19:00etan San Telmo Museoan
Vicente Verduk El timo de la crisis tratada con maldicion divina izeneko hitzaldia eskainiko du
Maiatzak 18, larunbata. 12:00etan Liburutegi Nagusian
Pantzart konpainiaren eskturik, Boli Bili Boli Txotxongiloa ikuskizuna (haurrentzat)
Maiatzak 18, larunbata. 14:00etan eta 18:00etan Loiolako Benartegi baserrian, kartzelaren atzeko aldean
Musika Parkean eta Poesia Urumea bazterrean ekitaldiak
Maiatzak 22, asteazkena. 17:30ean Aieteko K.E.an
Laura Gallegoren eskutik, El libro de los portales
Maiatzak 23, osteguna. 20:00etan, Ernest Lluch K.E.an
Roger Wolfe eta Rafael Berriok Variaciones izeneko hitzaldia eskainiko dute

Programazioa