Maiatzaren 16ra arte eman daiteke izena Ikergazte kongresuan

Maiatzaren 16ra arte eman daiteke izena Ikergazte kongresuan Hitzaldiak, tailerrak eta egitarau soziala izango dute Bilboko hiru eguneko kongresuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-16ra-arte-eman-daiteke-izena-ikergazte-kongresuan/@@download/image/image-4000-72fb699cdf9598a88fdc608dd4118142.jpeg
2025/05/07

Testua: Maitane Legarreta

Hitzaldiak, tailerrak eta egitarau soziala izango dute Bilboko hiru eguneko kongresuan.
Maiatzaren 16ra arte eman daiteke izena Ikergazte kongresuan

UEUk bi urterik behin antolatzen du Ikergazte diziplinarteko kongresua eta aurtengoa maiatzaren 28tik 30era egingo dute, Bilboko Euskalduna Jauregian. Seigarren edizio honetan ere euskal ikertzaile gazteek elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea izango dute xede.

Hiru eguneko egitarau betea prestatu dute eta lau ikertzaile gonbidatu izango dira. LGTBQ+ gazteen kulturan eta ikusizko aktibismo digitalean aditua den Olu Jenzen-ek (Southamptongo Unibertsitatea) emango dio hasiera kongresuari. Ekologiako Katedraduna eta ibai-ekologian aditua den Arturo Elosegi Irurtia (EHU), Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna den Juan Carlos Moreno Cabrera, eta Sherbrookeko Unibertsitateko Maia G. Vergniory fisikariak ere parte hartuko dute kongresuan.

Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatu dituzte. Gainera, Bilboko hainbat eragileren laguntzaz, egitarau soziala ere izango dute ikertzaileek: Ikerl(h)ari bideopodcastaren zuzeneko grabaketa, Bilbotik bisita-gidatua, La Sinsorga Kulturgune Feministara bisita...

Eta, nola ez, ikergazteak izango dira hiru egunetako protagonistak. Euren lanak aurkeztuko dituzte ahozko aurkezpenen bitartez, mikroaurkezpen moduan edo poster formatuan.

Maiatzaren 16ra arte eman daiteke izena hemen.