MAI(Z)TASUNEZ KONTZERTUETARA JOATEAK BIZITZA LUZATZEN DU

MAI(Z)TASUNEZ KONTZERTUETARA JOATEAK BIZITZA LUZATZEN DU Ikerketa berri batek ondorioztatu du musika zuzenean entzuteak gutxienez 9 urtez luzatu dezakeela bizitza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mai-z-tasunez-kontzertuetara-joateak-bizitza-luzatzen-du/@@download/image/Music-Festival-Veld-Music-Festival.jpg
2019/04/09

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ikerketa berri batek ondorioztatu du musika zuzenean entzuteak gutxienez 9 urtez luzatu dezakeela bizitza.
MAI(Z)TASUNEZ KONTZERTUETARA JOATEAK BIZITZA LUZATZEN DU

Hau ez da zientzialariak ondorio honetara iristen diren lehen aldia. Lehendik bagenekien, gure esperientzia propioagatik batez ere, kontzertuetara joateak zoriontsuago egiten gaituela. Bada, ikerketa batek hori baieztatzeaz gain, frogatu du 9 urtez luzatu dezakeela musikazalearen bizitza.

Jokabidearen zientzian aditua den Patrick Fagan-en ikerketak frogatu du korrelazio positiboa dagoela kontzertuetara joateko ohituraren eta norberaren ongizatearen artean.

Ikerketaren arabera, kontzertuetara 15 egunetik behin joaten direnak edo behintzat askotan joateko joera dutenak zoriontasunerako, ongizaterako eta produktibitaterako joera gehiago dute, euren autoestimu mailak altu baitaude eta altu mantentzen laguntzen baitu zuzeneko musikak. Beraz, zuzeneko musikak autoestimua igotzen du, besteekiko hurbilago sentiarazten gaitu eta batez ere, estimulazio mentala ahalbidetzen du, ongizate sentsazioa utziz.

Ongizate sentsazio hau neurtzeko proba psikometrikoak erabili ziren eta baita bihotz taupaden maiztasuna ere. Hogei minutuz bada ere kontzertu batean egoteak %21 igo dezake ongizate sentsazioa. Hauxe da beraz, ikerketatik luzatzen diguten errezeta: Bi astetik behin kontzertuetara joatea.

Oliver Sacks neurologo famatuak ere halaxe zioen: Gure nerbio sistema musikarekin zehaztasunez afinatua dago. Bere Musicophilia liburuan sendatzeko musikoterapiaren indarra ikertzen du. Musika arimarentzako sendagaia baita.

Musikoterapia hain da ahaltsua, neurosi kasu larrienak ere sendatu ditzakeela. Gainera, autoerrezetatu daitekeen sendagaia da: kontzertu on bat aukeratu besterik ez duzu egin behar. Aukeratu al duzu jada?

Gastonbury jaialdi erraldoiak aurtengo edizioan plastikoa debekatuko du!
Udari begira, ziur zein festibaletara joango zaren aukeratzen hasia zarela. Bada jakin Gastonbury-k, munduko jaialdi handienetakoak, aurtengo edizioan erabilera bakarreko plastikoa erabat debekatuko duela. Ea bere eredua jarraitzen hasten diren beste hainbat eta hainbat jaialdi!