Mahats-bilketaren festa Erriberrin

Mahats-bilketaren festa Erriberrin Nafarroako Ardoaren Kofradiak, urtero legez, ekitaldiz jositako egitarau erakargarria prestatu du irailaren 3rako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mahats-bilketaren-festa-erriberrin/@@download/image/Mahats-Bilketa_eguna.jpeg
2017/08/30
albiste-laburra
Nafarroako Ardoaren Kofradiak, urtero legez, ekitaldiz jositako egitarau erakargarria prestatu du irailaren 3rako
Mahats-bilketaren festa Erriberrin

Nafarroako ardoaren hiriburua da Erriberri, eta mahats-bilketaren festa hau da bertako sor-markaren egun handia, jatorri-deitura duten ardoak goraipatzeko eta ezagutzera emateko asmoz antolatzen duten hitzordua.

Kofradiakideek eta mahats-bilketaren inguruko pregoiak emango diote hasiera festari, nahiz eta aurreko egunetan ere arnastuko den jai giroa.

Mahats zapaltze tradizionalak irudikatuko du uzta bere gorenera heldu dela, eta hauxe da kamera gehienek jasoko duten argazkia; hori eta baita lehen muztioen herri dastaketa ere. Dena dela, makina bat ekintzak osatuko dute egun borobil hau: gastronomia lehiaketak, dastaketak, mahasti nahiz upategiak bisitatzeko aukera... enologiaren mundura hurbiltzeko eskaintza ezberdinak, azken batean.

Fanfarreak nonahi ariko dira, eta kontzertu-sorta luzea ere izango da aukeran.