MAD aldizkariari agur

Ez dira prentsarentzat garai honenak; hain zuzen, AEBetan behin salduenen artean egondako aldizkari satiriko ezagunenetako batek betiko agur esango du, 70 urteko ibilbidearen ondoren. MAD ilustrazio aldizkaria 2 milioiko tirada izatera iritsi zen urrezko garaietan. Alfred E. Neuman fikziozko maskota da aldizkariko azal guztietan ikusi daitekeen aurpegia, aldizkariaren ikonoa.
David DeGrand eta Evan Dorkin kolaboratzaileek adierazi dute aldizkariaren itxiera urte amaierarako. Subertsiboa eta ilustratzaile zein karikaturisten bultzatzailea, aldizkariak ez du geldierarik izan 1952. urtetik.
Umore grafikoa krisian dagoen beste zantzu argi bat da MAD aldizkariaren itxiera. DC Comics etxeak argitaratzen du, eta adierazi dutenez, pixkanaka kiosko eta saltokietatik erretiratuko dituzte aleak; hala, azken zenbakia soilik harpidetza bidez eskuratu ahalko da.