Luxua komuneraino

Munduko komun modernoenak diseinua, injinerutza eta teknologia uztartzen ditu. Kohler etxe estatubatuarrak merkaturatu du eta Numi izena jarri diote. Detailerik ez zaio falta: bideta darama, lehorgailua ere bai, tapa altxatzen duen mugimendu sentsorea du, oinak berotzeko aire beroa, tapa beti epel mantentzen duen berogailua, musika entzuteko MP3 bat eta liburu digitalak irakurtzeko LCD pantaila ere bai. 4.400 euro komunetik behera.