Luther Kingen azken egunak

Jason Bourne agentearen laugarren filmean parte hartzeari uko egin ostean, Paul Greengrass zuzendari ingelesa aurki jarriko da proiektu berrian lanean. Memphis izango du izenburua eta Martin Luther Kingen heriotzaren aurreko egunak izango ditu ardatz. Gidoia Greengrassek berak idatziko du eta I have a dream hitzaldi ezaguna tartean izango da ziur. Aktibistaren azalean nor ariko den zurrumurrak airean dira: Denzel Washington, Will Smith, Morgan Freeman, Don Cheadlle, Jamie Foxx... Egin apustu!