Lurra biribila al da?

Lurra biribila al da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lurra-biribila-al-da/@@download/image/56p58-1_1366326908.jpg
2005/10/07
erreportajea
Gorka Julio
Azkenaldion, mapak doan erabiltzeko aukera dago interneten. Lehen, satelite bidez, soilik gobernu edo enpresa handiek ikus zezaketen mundua ikuspegi zabalenean. Orain, edonork du aukera.

Gaurkoan, mundua ikusteko era hau ahalbidetzen duten Google Maps delakoez hitz egingo dugu. Google enpresak eskaintzen du zerbitzu hau, eta http://maps.google.com helbidean aurkitu ahal izango duzue.  Zerbitzu honek, mundua satelite baten ikuspegitik ikusteko hiru aukera ematen ditu.

-Map:
Aukera honen bitartez, mapan aukeratu dugun estatu edo hiriari buruzko informazio zehatza jaso dezakegu: estatuaren izena, hiri edo hiriaren kaleen izenak, eta herrialdeen arteko mugak ikusi ahal izango ditugu.

-Satelite:
Aukera hau erabiliz gero, aukeratutako mapa zatia satelite baten ikuspegitik ikusiko dugu, baina ez da informazio guztia agertuko.

-Hybrid:
Hitzak berak dioen bezala, Map eta Satelite aukeren arteko nahasketa da. Informazioa satelitez ateratako irudiekin nahasten da, informazio osoagoa emanez.

Mapetan nabigatu ahal izateko, pantailaren ezkerraldean azaltzen den barra erabil daiteke. Barra horrekin toki bat aukera dezakegu, eta toki hori nahi beste zehaztasunez ikusi. Hala ere, barra horretako geziak erabili beharrean, askoz erosoagoa da zure ordenagailuko arratoia erabiltzea, mapan batetik bestera ibiltzeko.

Google Maps fenomenoa

Googlek ateratako zerbitzu honek erabateko arrakasta izan du, eta arrakasta horren adierazgarri dira fenomeno honen inguruan sortu diren orrialdeak, eta lantresna honetaz baliatzen diren aplikazio berriak. Googlek izandako arrakasta ikusita, Microsoftek ere antzeko zerbitzua sortu du: Virtual Earth. http://virtualearth.msn.com.

Hauek dira interneten aurkituko dituzuen mapa harrigarrietako batzuk:
www.googlesightseeing.com  Blog honetan, google maps delakoen bitartez topa daitezkeen gauza bitxien berri ematen zaigu: lego panpin erraldoi bat itsasoan, hegazkin militarrei ateratako argazkiak, espaziontzi extralurtarrak omen direnak… eta abar.

http://perljam.net/google-satellite-maps
  Hainbat lekurekin lotura egiteko aukera ematen digu. Leku horiek guztiak estatuen arabera antolatuta daude. Gauza interesgarrienen artean: Nazcako lerroak, Area51 egoitza militar sekretuaren argazkiak… Bilboko Guggenheim museoa dago bisitatuenen artean.

Hainbat toki harrigarri

Googlek izandako arrakasta gauza jakin bati zor zaio: programatzaileek askatu egin dutela zerbitzu honen gainean aplikazioak egiteko APIa,
(www.google.com/apis/maps), eta askatze horren ondoren, jendeak beste hainbat aplikazio interesgarri garatu dituela. Aplikazio horietako batzuk benetan ikusgarriak dira, eta beste batzuk, aldiz, oso erabilgarriak.

www.codesyntax.com/proiektuak/sanfermin.html
  Sanferminen inguruko aplikazioa. Bertan entzierroaren ibilbidea ikusi ahal da, eta entzierroetan izandako zaurituen izena, jaioterria eta abar jakinarazten zaizkigu. Harrapaketak non gertatu diren ere ikusi ahal da.

www.chicagocrime.org
Orrialde honetan, Chicagon gertatutako krimenei buruzko informazioa ematen zaigu. Gainera, kalearen, dataren eta krimen motaren arabera egin daiteke bilaketa.

www.foundcity.net
  Komunitatean egindako orrialde honetan, New York-eko leku interesgarriak topa daitezke, New Yorkera joan behar baduzu, egin ezazu sartu-irtena orrialde honetan.

www.tagzania.com
Code & Syntax enpresak garatutako aplikazio arrakastatsua. Google maps-en gainean edozein toki aukera dezakezu, eta hitz gako batzuk erabilita, zerbaiten berri eman diezaiekezu internautei. Adibide gisa,
GAZTETXULO aldizkariaren egoitzaren kokalekua markatu dugu ondorengo loturan: www.tagzania.com/item/2707?map=1

Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org
http://teketen.blogspot.com

Ezinbestekoak


•EuskalTekno (http://euskaltekno.coconia.net/)
Informatika eta teknologiari buruzko berriak euskaraz.

Euskal Blogen Eraztuna (www.eraztuna.com)
Euskarazko blogari batzuen bloga. Blog bat baduzu, harpidetu zaitez eta zure bloga ere komunitatean sartuko da.