Lupa 2012 dokumentalen mostra egingo dute apirila hasieran

Lupa 2012 dokumentalen mostra egingo dute apirila hasieran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lupa-2012-dokumentalen-mostra-egingo-dute-apirila-hasieran/@@download/image/2012323154Lupa_2012.jpg
2012/12/13
berria
Aurtengoan bosgarren aldiz egingo dute Lupa dokumentalen mostra Donostiako Urgull mendiko Guardetxean eta Errenteriko Mikelazulo elkartean. Apirilaren 5ean hasi eta 8ra bitarte Euskal Herriko zein atzerriko hamabost dokumental proiektatuko dituzte bi aretoetan, eta horien ostean profesionalekin mahai inguruak egingo dituzte.

Lupa 2012 dokumental mostrak bi helburu nagusi ditu: batetik, dokumental sortzaileak elkartzea, eta dokumental munduaren inguruko gogoetarako tarte bat irekitzea. Horrekin batera, sormen zein ekoizpen prozesuetan garrantzitsuak diren zenbait gairi buruz hitz egiteko aukera ere bultzatu nahi dute; besteak beste, inspirazio iturriak, dokumentalen funtzioa, lan egiteko moduak, etab.

Bestetik, parte hartzaileen dokumentalen proiekzioak hartzaileei erakutsita, hauek lanak aberasteko ideiak eta proposamenak egiteko aukera izango dute mahai inguruetan.

Egitaraua


Apirilak 5, osteguna
Donostiako Urgull mendiko Guardetxean

18:00.
La cas del Nazareno
Jon Garañok 2011an grabatua, 18 minutu irauten ditu

Los Hilos de Penelope
2010ean Colectivo Circes-ek grabatutako 50 minutuko dokumentala

20:00.
Hibernando
David Pantaleonen dokumentala, 7 minutuko iraupena du, 2011an grabatua

L" Equip Petit
Iazko film honek 9 minutuko luzeera du, eta Roger Gomez eta Dani Resines dira ekoizleak

Dimanche a Brazzaville
Enric Bach eta Adria Monesen 51 minutuko lana, iazkoa


Apirilak 6, ostirala
Mikelazulo elkartea, Beheko kalea 4, Errenteria

18:00.
Notas de lo Efimero
2010ean Chus Dominguezek errodatutako 38 minutuko dokumentala

Otra Mirada
Irene Bailoren 38 minuutko dokumentala, 38 minutuko iraupena

Ovejas Azules
Iazko Noel Galvezen dokumentala, 28 minutukoa

20:00
Radiografia de un Autor de Tebeos
2010ean Marcos Ninek egindako 19 minutuko lana

Los Amores Dificiles
Luciana Gilek 2011an errodatutako dokumentala, 64 minutukoa


Apirilak 7, larunbata
Mikelazulo elkartea, Beheko kalea 4, Errenteria

18:00.
Exodo in LIttle Bordeaux
Juan Azpitarte eta Ibai Hernandorenaren lana, 2011an egina, 26 minutukoa

Electro Class
Maria Ruidok iaz egindako 53 minutuko lana

20:30.
Poetica Publica. Plaza
Esther Perez de Eulatek iaz egindako lana, 71 minutu


Apirilak 8, igandea
Donostiako Urgull mendiko Guardetxean

19:00.
Lanbroa
Mikel Zatarainen dokumental laburra, 5 minutukoa, 2010ean egindakoa

Las Afueras
Iazko dokumentala, Alvaro Sau eta Ferran Mendozarena, 56 minutu