Lumi taldearen kontzertua Donostian

Lumi taldearen kontzertua Donostian Taldeko kide den Nahia Zubeldiak Nekatoenean egindako egonaldian idatzitako poemekin sortutako diskoa aurkeztuko dute bihar San Telmo museoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lumi-taldearen-kontzertua-donostian/@@download/image/lumi.jpg
2021/08/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Taldeko kide den Nahia Zubeldiak Nekatoenean egindako egonaldian idatzitako poemekin sortutako diskoa aurkeztuko dute bihar San Telmo museoan.
Lumi taldearen kontzertua Donostian

Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek osatzen duten Lumi taldeak Elkano eta itsasoa aurkeztuko du, Zubeldiak iaz Nekatoenean egindako idazle egonaldian sortutako olerki bildumarekin egindako diskoa. Emanaldia San Telmo museoan izango da bihar, hilak 21, 19:30ean.

Zubeldiak iazko azarotik abendura, hilabetez, egin zuen egonaldi literarioa Hendaiako Nekatoenea etxean. Juan Sebastian Elkano abiapuntutzat hartuta, itsasoaren, euskaldunon jakin-minaren, mundu ezezagunen bilaketaren eta itsasoaren bueltako kontuen inguruan landu du olerki-sorta. 

Zubeldia itzultzaile eta musikari ziburutarra aspalditik dabil testuak idazten eta musika sortzen, eta Unama eta Lumi taldeetan parte hartu du, besteak beste. Idazketa beti izan du ondoan, bere ibilbide akademikoa lekuko: literatura saileko baxoa lortu ondotik, Bordelen hizkuntza zientzien ikasketak egin zituen. Ondoren, itzulpengintza eta interpretazio ikasketak burutu zituen Gasteizen.