'Lovin Gaztea' diskoa aurkeztu dute

'Lovin Gaztea' diskoa aurkeztu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lovin-gaztea-diskoa-aurkeztu-dute/@@download/image/20101066067principal75.jpg
2012/12/13
berria
'Lovin Gaztea' diskoa aurkeztu dute
20. urteurrenaren harira plazaratu du diskoa Gaztea irratiak. Azken bi hamarkadetako euskarazko 20 abesti bildu dituzte. Maitasuna da kanta guztien ardatza.


Lau abesti bergrabatu dituzte, eta gainerako guztiak jatorrizkoak dira. We Are Standard taldeak Hertzainak-en Aitormenaren bertsioa egin du;  El Menton de Fogartyk, Itoitzen Hegal egiten; Barricadak duela 25 urteko diskoan plazaratutako Mañana sera igual abestiaren euskarazko bertsioa egin du eta azkenik DJ Makalak Esne Beltzaren kanta baten erremixa gauzatu du.
Beste talde hauen abestiak sartu dituzte diskoan: Ken Zazpi, Kerobia, Lauroba, Gari, Seiurte, Gatibu, Kauta, Berri Txarrak, Katamalo, Deabruak Teilatuetan, Seiren, The Uski's, Gose, Sugan eta Betagarri.