Louvre museoa 8,5 milioi bisitari

8,5 milioi pertsonek bisitatu zuten joan den urtean Louvre museoa. Pariskoak jaso zituen bisita gehien, The Art Newspaper aldizkariaren arabera. Louvreren ondotik, Londresko British Museum (5,5 milioi lagun) eta New Yorkeko Metropolitan (4,8 milioi lagun) omen dira bisitatuenak. Bestalde, erakusketei dagokienez, Tokioko Museo Nazionalean Kohfukuji tenpluari buruz jarritakoa izan zen jendetsuena: egunean 16.000 bisitari.