Lotsagabeak

Lotsagabeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lotsagabeak/@@download/image/12p25-3.jpg
2012/12/13
berria
Lotsagabeak
Sizilia uharteko Pompeia hiri ospetsuak milioika bisitari erakartzen ditu urtero. Jakina denez, Vesubio sumendiak hiri osoa lurperatu zuen K.a. II. mendean. Labak, dena dela, erromatarren aztarnak ikusteko moduan gorde ditu eta ondorioz, gaur arte iritsi dira. Gaur egun Pompeiak badu beste arrisku bat: turismoa. Itxura batean, bisitari askok eta askok harriak eta bestelako aztarnak osten ditu, etxera oroigarri gisa eramateko. Horrez gain, argazkiak ateratzeko asmoz, turista asko edozein lekutara igotzen dira eta kalteak eragiten dituzte. Turismoa egitea ondo dago, baina denonak diren ondareak zaindu beharra dago.