Loti sexuzalea

Lozorroan ligatzea eta sexu harremanak izatea benetan ligatzea eta benetako sexu harremanak izatea; ez ametsetan
. Horra hor azken moda. Zaila dirudi, baina Australiako emakume batek lortu egin du. Antza, emakumea sonanbulua da eta etxetik alde egiten du, senarra bertan utzita, beste gizon batzuekin larrutan egiteko. Senarrak susmoren bat omen zuen, etxe inguruan kondoiak aurkitu zituelako, eta gau batean, emaztea jarraitu eta txortan harrapatu zuen. Sendagileak dioenez, emakumeak ez du sexu arazorik: lo arraro samarra du, eta konturatu gabe egiten du.